Orti Enekoitz (Eneko Aritzaren anaia)
Orti Enekoitz (arabieraz: فرتون بن ونّقه, Furtūn ibn Wannaqo; ? – 843) baskoien buruzagia izan zen, Eneko Aristaren anaia.
Orti Enekoitz (Eneko Aritzaren anaia) | |
---|---|
Bizitza | |
Heriotza | 843 |
Jarduerak |
Biografia
aldatuBere jatorria ezezaguna da. Aitaren izena ere zalantzazkoa dute adituek. XI. mendeko kronikariek - Ibn Hayyanek edo Al-Udrik-, Eneko eta Orti ibn Wannaqo (arabieraz: بن ونّقه), "Enekoren semea" erabiltzen zuten abizen moduan.[1][2]
Ortiren amaren izena ere ezezaguna da. Tradizioak Oneka izena zuela dio, baina ez dago honi buruzko iturririk. Aditu guztiek Musa ibn Furtun buruzagi muladia ere ezkondu zuela eta Musa ibn Musa izan zuela semea diote.[3] Musa gaztea Tuterako Banu Qasien buruzagi bilakatu zenean, anaien arteko aliantza bere eremuetan burujabea izateko oso erabilgarria izan zen.
840. urtean Abd Allah ibn Kulayb Zaragozako wāliak Eneko Aristaren eremuak eraso zuenez, Musa ibn Musa bere anaia matxinatu zen.[4] Gartzea Enekoitz iloba aritu zen erregeorde- agian 841ean gaixotasun batek Eneko Arista elbarritu utzi zuen eta[5]- Orti Enekoitz bere osabarekin batera. Biek Musarekin bat egin zuten Kordobako emirerriaren aurka. Abd ar-Rahman II.a emirrak hurrengo urteetan zigor-kanpainak ordenatu zituen. 843an izandako gudu batean, Orti Enekoitz hil zen, Musak zaldia galdu eta oinez ihes egin behar izan zuen, Eneko Aristaren semea eta Ortiren iloba zen Garindo zauritua izan zen eta noble batzuk, artean Belasko Gartxez, bando aldatu eta Abd ar-Rahmanen alde egin zuten.[6].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lakarra de Miguel, José María. (1945). Textos navarros del Códice de Roda. in: Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon., 194–283 or..
- ↑ Barrau-Dihigo, Louis. (1900). «Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente» Revue Hispanique (7): 141–222..
- ↑ Ibn Hayyan eta Al-Udrik Eneko eta Orti Enekoitz amaren partez Musa ibn Musaren anaiak zirela zioen. Ezkontzen ordena zalantzazkoa da, Lévi-Provençalek eta Pérez de Urbelek kristau ezkontza lehendabizikoa zela diote eta Sánchez Albornozek, berriz, musulmana.
- ↑ de la Granja, Fernando. (1967). «La Marca Superior en la obra de Al-'Udri» Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon (8): 468-9..
- ↑ Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 21-23 or. ISBN 978-84-96467-47-7..
- ↑ Cañada Juste, Alberto. (1980). «Los Banu Qasi (714-924)» Príncipe de Viana (58-59): 5-96. ISSN 0032-8472..