Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (GOFE) Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da. GOFEren xedeak Arabako Lurralde Historikoko gizarte ongizateko gizarte zerbitzuei eta politikei lotutako jarduerak antolatzea, kudeatzea, ematea eta burutzea dira.[1] Arreta sare publikoko gizarte zerbitzuen zuzeneko jardun guztia kudeatzen eta koordinatzen du. Horrez gainera, ekimen pribatuaren esku-hartze sarearen zuzeneko kudeatzaile gisa dihardu hainbat bidetatik, hala nola: hitzarmenak, gizarte zerbitzuen sailarekin lotura duten zerbitzu eta jardueren kudeaketaren ituntzea eta kontratazioa.[2]
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Zuzendaria | José Francisco Antón Idróquilis, Milagros López de Aberásturi Ortiz, José Luis Alonso Quilchano eta Estibaliz Martínez Pinedo |
Historia | |
Sorrera | 1988 |
webgune ofiziala |
Aurrekariak
aldatu1984ko martxoaren 30ean, Arabako Batzar Nagusiak urte bereko urtarrilarean 3an Arabako Foru Aldundiaren akordioa berrestu zuten, non Fundación Asistencial y Sanitaria de Vitoria y Álava (FAVSA) delakoa desegin zen. Horrekin batera bi entitate desberdin sortu ziren, batetik Arabako Foru Aldundiaren Fundación Pública Instituto Foral de Bienestar Social y Salud de Alava eta, bestetik, Gasteizko Udalaren Fundación Pública Instituto Municipal de Bienestar Social y Salud de Vitoria. Ekimen hori bi lege berriei moldatzea zuen helburu, maiatzaren 20ko 6/82 Gizarte Zerbitzuen legea eta maiatzaren 19ko 9/83 Osakidetzaren sorrerararen legea, hain zuzen ere.[3]
Ondorioz, San Prudencio erresidentzia, Ntra. Sra. de la Paz haurrentzako erresidentzia eta ASORES eskaleentzako albergea, Gasteizko Udalaren eskumen izatera pasa ziren. Bestetik, foru aldundiaren esku geratu ziren Hospital General Santiago Apóstol, Sta. María de las Nieves eta Arana erresidentziak, Osasun Mentalaren zerbitzua, Drogomenpekotasunen zerbitzua eta Ezgaituen Zerbitzua.[3] 1986an ere, Laudion, Instituto Municipal de Bienestar Social de Llodio sortu zen, foru aldundiaren esku egon zena 1989. urterarte, non udal saila izatera pasa zen.[3]
Hurrengo urteetan beste aldaketa batzuk eman ziren, 1988an Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea sortu arte. Bere aldetik, udal institutua udal saila izatera pasa zen 1991ean.[3]
Historia
aldatuEkainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren bitartez sortu zen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Bertan adierazten denez, Diputatuen Kontseiluari dagokio Zuzendaritza Batzordeak egindako Zuzendariaren proposamena onartzea.[4] Abenduaren 18ko 52/1992 Foru Araua eta otsailaren 21 eko 4/2000 Foru Arauaren arabera Diputatuen Kontseiluari dagokio ere konfiantzazko karguen izendapena, eta kargutik kentzea, ekintza hauek Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialen (ALHAO) argitaratzen dira.[4]
Zuzendarien zerrenda
aldatuGizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egungo zuzendaria José Francisco Antón Idróquilis da, kargua Ahaldun Nagusiak izendatzen du.
Legegintzaldia | Alderdia | GOFEren zuzendaria | Ahaldun Nagusia |
---|---|---|---|
VIII. 2008 - 2011 | EAJ | José Luis Alonso Quilchano[5] | Xabier Aguirre |
IX. 2011 - 2015 | PP | Estibaliz Martínez Pinedo[4][6] | Javier de Andrés Guerra |
X. 2015 - 2019 | EAJ | Milagros López de Aberasturi[5] | Ramiro González |
José Luis Alonso Quilchano[5] | Ramiro González | ||
XI. 2019-2022 | EAJ | José Francisco Antón Idróquilis[7] | Ramiro González |
Zuzendaritza organoak
aldatuBi zerbitzu mota desberdintzen dira, zerbitzu orokorrak eta zerbitzu bereziak:
Zerbitzu orokorrak
aldatu- Ekonomia eta aurrekontu arloa: Tatiana Ortega Cachón
- Kontratazio eta araubide juridikoaren arloa: Arrate Cortijo Fernández
- Langileen arloa: Idoia Andino Ayala
- Antolaketa eta informatika arloa: Miguel Ángel Monteserín Jiménez
Zerbitzu bereziak
aldatu- Esku-hartze sozialeko arloa: María Carmen Díez Bermejo
- Adineko pertsonen arloa: Isabel Echevarría Santamaría
- Desgaitasuna duten pertsonen arloa: Begoña Rodríguez Marcos
- Adingabeen eta familiaren arloa: Tomás Pérez García
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Entitate Publikoak» irekia.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ «Informazio instituzionala» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Martín Zurimendi, Elena. (1995). El sistema de provisión de servicios sociales en Alava: Algunos datos sobre su estructura. Zerbitzuan, 12 or. ISBN 1134-7147..
- ↑ a b c «Arabako Foru Aldundia - Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala» www.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Cambio en la dirección del Instituto Foral de Bienestar Social» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Estíbaliz Martínez de Pinedo nueva directora del Instituto Foral de Bienestar» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carlos Ibarlucea, Inmaculada Sánchez y Patxi Antón nuevos nombramientos de la Diputación Foral de Álava • GasteizBerri.com» GasteizBerri.com 2019-07-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).