Aquilino Gomes Ribeiro

Aquilino Ribeiro, (Beira Alta, 1885eko irailaren 13a - Lisboa, 1963ko maiatzaren 27a) portugaldar idazlea izan zen.

Aquilino Gomes Ribeiro

Bizitza
JaiotzaSernancelhe (en) Itzuli1885eko irailaren 13a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
BizilekuaFrantzia
HeriotzaLisboa1963ko maiatzaren 27a (77 urte)
Hobiratze lekuaChurch of Santa Engrácia (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, idazlea, prosalaria, itzultzailea, terrorista eta iraultzailea
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia

Portugalgo eleberrigile nagusia izan zen XX. mendearen hasieran, eta herrialde hartako historiako idazlerik oparoenetakoa. 1914an idatzi zuen lehen lana, Jardim das Tormentas (Ekaitzen lorategia) eta ondoren argitaratu zituen Terras do demo (1919, Deabruaren lurrak), eta bere idazlan nagusia, Estrada de Santiago (1922, Santiagoko Bidea). Lan aipagarriak idatzi zituen bizitzako azken urteetan: A casa grande de Romarigães (1957, Romarigãesko etxe handia) eta Quando os lobos uivam (1958, Otsoek ulu egiten dutenean). Aquilino Ribeirok Portugaldik kanpo egon behar izan zuen hainbat alditan, iraultza sozialaren alde erakutsi zuen jarreragatik; Portugalgo nekazarien giza moldeak eta hizkuntza-moldeak landu zituen batez ere, eta, geroko idazle askoren ustez, Portugalgo nekazarien eredu bihurtu zen Malhadinhas izeneko pertsonaia sortu zuen Estrada de Santiago eleberrian.

Erreferentziak

aldatu