Apoloren iturria
Apoloren iturria, baita ere Lau Urtaroena, Madrilgo (España) iturri monumentala da. Prado pasealekuan dago. Neoklasizismoren maisu-lana da.
Apoloren iturria | |
---|---|
Paseo del Prado and Buen Retiro, a landscape of Arts and Sciences | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
District of Madrid | Centro |
Neighborhood of Madrid | Cortes |
Koordenatuak | 40°25′02″N 3°41′38″W / 40.417227°N 3.693921°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1777 |
Kontaktua | |
Helbidea | Paseo Prado |
Historia
aldatuIturriaren eraikuntza 1789an hasi zen, Karlos III.a Espainiakoa erregearen agindupean. Lana Manuel Álvarezek egin zuen; berak egin zituen lau urtaroen estatuak. Apoloren eskulutura egiteko garaian Alfonso Giraldo Bergazen lana izan zuen, 1802an. Multzoa 1803an inauguratu zen Karlos IV.a Borboikoaren semea zen Fernando ezkontza ospatzeko.[1]
Kokapena
aldatuPrado pasealekuan dago, Pradoko Saloia izean zuen multzoan. Multzo hori Karlos III.a Espainiakoak bultzatu zuen, bere hiriaren erreforma barruan, XVIII. mendean. Apoloren Iturriak pasealekuan Ventura Rodríguezek diseinatu zuen multzo eskultorikoarekin bat egin zuen. Multzo horretan Zibeles iturria eta Neptunoren iturria zeuden Apoloren iturriarekin batera. Hirurak Espainiako Neoklasizismoren maisu-lana dira.[2]
Ezaugarriak
aldatuIturrian erdiko gorputz bat dago, mailadi batekin. Halaber, bi maskaroi ditu. Maskaroietatik ura tamainu desberdinetako hiru maskorren gainean erortzen da. Zutoinan lau urtaroen errepresentazio sinbolikoak daude; hortik datorkio izena iturriri. Monumentu gainean Apolo jainkoaren, argiaren eta arteen jainkoaren irudia dago; benetako aurkegia, dena dela, Karlos III.arena da.[1]
Iruditegia
aldatu-
Panoramika.
-
Apoloren aurpegia Karlos III.arena da.
-
Udaberriaren alegoria.
-
Maskaroi bat.
Bibliografia
aldatu- Andrés Ordax, Salvador (2010). «Innovaciones en la iconografía de fines del Siglo XVIII. El caso de Joaquín de Eleta en el Burgo de Osma» (pdf). BSAA Arte: Arte Ikerketen Mintegiaren Boletina (76): 241-262. ISSN 1888-9751.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Iturriaren zehaztasunak.
- (Gaztelaniaz):Bideoa youtuben.