Zutoin
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Zutoin (argipena)»
Zutoina zutik jarritako haga luzea adierazten du, zuhaitzaren enborra ohiturazko erabileretan[1], beste material batzuetakoak 20. mendetik aurrera. Erabilera zenbait dira, adibidez, seinale gisa edo euskarria[2] kable elektriko eta telekomunikazio-kableak eusteko zutoinak; eta kirol batzuetan, hala nola futbolean edo eskubaloian, atea ezker-eskuinetara mugatzen dutem habeak dira.
Hedaduraz, kaietan mutiloi bati ematen zaion beste izen bat ere bada zutoina, eta nekazaritzan eta beste jarduera batzuetan, zutoina hesola izan daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «OEH - Bilaketa - zutoin» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ «Zutoin» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindiaren Hiztegia) (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).