Apo arrunt europarra
Apo arrunt europarra (Bufo bufo) Europa, Afrika ipar-mendebaldean eta Asian zabaltzen den urlehortarra da, Irlanda, Korsika, Sardinia, Balear Uharteak eta beste zenbait uhartetan izan ezik. Euskal Herrian bizi den apo arrunt iberiarra, denbora luzez, espezie honen azpiespezie gisa identifikatzen zen.
Apo arrunt europarra | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Anura |
Familia | Bufonidae |
Generoa | Bufo |
Espeziea | Bufo bufo |
Banaketa mapa | |
Deskribapena
aldatuHelduak 15 cm-tara irits daitezke. Emeak arrak baino handiagoak dira. Europako aporik handiena da, gorputz trinkoa du. Bere azala oso latza da, garatxoz betea. Bere burua zabala eta zapala da eta bizkarrean oso garaiak diren guruin parotoideak ditu. Bere begi irtenak urre edo kobre kolorekoak dira begi-nini horizontalekin. Kolore arrea du uniforme baina tonu desberdinekin.
Bere ahots "quark-quark-quark" latz bat da. Gauean dei egiten du. Askotan arrari entzuten zaio.
Udaberrian, ugaltzeko garaia iristen direnean, bere arrabalekuetara itzultzen dira. Arrak emea besarkatzen du eta honek arrautzak jartzen dituenean, ernaldu egiten ditu. Besarkada honi amplexo deitzen zaio.
Ekologia
aldatuOso nonahiko anfibioa da. Oso desberdinak diren habitatetan dago; askotan erabat lehorrak direnetan. Anfibio gautarra, egunez ezkutatua egoten da bere gordelekuan. Normalean oinez mugitzen da baina izutu egiten denean salto egiten du. Harrapakari baten aurrean dagoenean bere gorputza puztu egiten du eta hankak altxatzen ditu.
Intsektu, larbaz eta araknidoz elikatzen da.