Ireki menu nagusia

Antonio González González

Antonio González González (Santa Cruz Tenerifekoa, Kanariak, Espainia, 1917ko urriaren 27a - La Laguna, Kanariak, Espainia, 2002ko urriaren 11) espainiar biokimikaria izan zen.

Antonio González González
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

1977ko ekainaren 15a - 1979ko otsailaren 1a
Bizitza
Izen osoa Antonio González y González
Jaiotza Los Realejos1917ko urriaren 27a
Herrialdea  Espainia
Heriotza San Cristóbal de La Laguna2002ko urriaren 11 (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa La Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta kimikaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Espainiako Zientzien Errege Akademia
Royal Economic Society of Friends of the Country of Tenerife Itzuli
Artikulu hau biokimikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antonio González».

BiografiaAldatu

La Lagunako Unibertsitatean egin zituen kimikako ikasketak. Zientzia kimikoetako doktorea eta La Laguna Unibertsitatean kimika organikoko katedraduna zen. 1946an La Lagunako kimika organikoko eta biokimikako katedradun gisa ari zela Kanarietako landareetan agertzen diren gai konposatu naturalak ikertzen hasi zen. Garrantzi handiko ondorioak atera zituen, baina eten egin zituen bere lanak eta Cambridgeko Unibertsitateko laborategian lanean jardun zuen.

Espainiara itzuli ondoren La Lagunako zientzien fakultateko dekano izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1957. urtera arte. 1963an errektore kargua eskuratu zuen. Gonzálezen lan nagusiak kimika bio-organikoaren alorrekoak dira, batez ere, landareetatik eta itsasoko izakietatik ateratzen diren gaiei dagozkienak, eta lan horren baitan bereziki azpimarratzeko ekarpen bat hautatzekotan hamalau hezurdura karbonatu berriren aurkikuntza aipa daiteke. Lan horren berri jasotzen dute Espainian eta atzerrian argitara emandako bostehun lan baino gehiagok eta mundu guztian zehar eman zituen hitzaldiek.

Gonzálezek hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, Asturiasko Printzea Saria, 1986. urtean.

ErreferentziakAldatu