Antioko I.a Soter ("salbatzailea" esan nahi duena) (K.a. 324-K.a. 261), seleuzidar dinastiaren sortzailea izan zen Seleuko I.a Nikatorr eta Apameren semea zen, azken hau, Sogdianako printzesa eta Espitamenesen biloba. Antioko, bere amaorde zen Estratonizerekin ezkondu zen.

Antioko I.a Soter

Seleukotar agintaria

K.a. 281 - K.a. 261
Seleuko I.a Nikator - Antioko II.a Theos
Bizitza
JaiotzaMazedoniako Erresuma, K.a. 324
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaSiria, K.a. 261 (62/63 urte)
Familia
AitaSeleuko I.a Nikator
AmaApama
Ezkontidea(k)Estratonize
Seme-alabak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Historiak adierazten dituen epigonoetako bat zen. Ezaguna da, batez ere, galaziarren aurka Asia Txikian lortutako garaipenagatik (Europatik joandako herri galiarra, gaur egungo Turkiako erdialdean finkatu zena K.a. III. mendean), hauen inbasioa, garaiz geratu zuelarik. Galaziarrak, greziarren aurkako espedizio batetatik zetozen, eta haiek garaitu zituzten. Baina porrot egindako inbasio honen babespean, estatu independente txikiak sortzen hasi ziren, Antiokoren ondorengoen erregealdietan sendotzen joango diren estatuak.

Beste epigonoetako bat izan zen Ptolomeo II.a Egiptokoaren etsaia izan zen, eta honen aurka izan zituen gerretan, Antiokok lur mordoa galdu zuen, eta, horretaz gain, Egiptoko erregeak Mediterranioko nagusitasuna lortu zuen.

Borrokan hil zen Eumenes I.aren aurkako gerran, hau, Asia Txikiko Pergamoko erresumaren gobernaria zelarik. Seleuzidar inperioko erregetzan bere ondorengoa, bere seme Antioko I.a Teos (jainkoa) izan zen.


Aurrekoa
Seleuko I.a Nikator
Seleuzidar Inperioko erregea
K.a. 281-K.a. 261
Ondorengoa
Antioko II.a Teos
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko I.a Soter Aldatu lotura Wikidatan