Ireki menu nagusia

Eumenes I.a Pergamokoa (antzinako grezieraz: Εὐμένης Αʹ; K.a. 241ean hila), atalidar dinastiaren sortzailea izan zen Fileteroren anaia Eumenesen semea zen. Eumenes I.a, Fileteroren adopziozko seme eta oinordekoa izan zen, eta hau hil zenean hartu zuen Pergamoko tronua, K.a. 263an, Eumenes bera hil zen arte, K.a. 241ean.

Eumenes I.a
EmenesICoin.JPG
Bizitza
Jaiotza ?
Heriotza Pergamo241 ( urte)
Familia
Aita Eumenes
Leinua Atalidar dinastia
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Teorikoki Seleuzidar Inperioaren mende zegoen arren, Pergamok, autonomia handia izan zuen Fileterorekin. Hala eta guztiz ere, tronura iritsi zenean, Eumenes matxinatu egin zen, beharbada Egiptoko faraoia zen Ptolomeo II.aren laguntzarekin, eta Antioko I.a Soter seleukotar erregea garaitu zuen Lidiako hiriburu zen Sardesetik gertu, K.a. 262an. Honela, Pergamo askatu eta bere lurraldeak nabarmen hedatu ahal izan zituen, baita iparraldean garnizioak ezarri ere, Ida mendian, Filetero deitua, bere adopziozko aitagatik, eta ekialdean, Tiatiratik ipar-ekialdera, Lykus ibaiaren iturburutik gertu, bere aitonagatik Atalea deitua. Bere kontrola, Kaiko ibaitik hegoaldera hedatzea ere lortu zuen, Cyme golkoraino.

Seleukotarren aurkako matxinadaren ondoren, Eumenesen garaian Pergamorekin lotutako ondorengo etsaitasunen berririk ez dago, Seleukotar eta Ptolomeotarren arteko gatazka amaitu ez zen arren, galaziarrak, eskualdea etengabe arpilatzen ari ziren arren. Eumenes, Pergamo, galaziarren erasoetatik aske mantentzeko gai izan bazen, ziur asko, zeozer ordaindu zielako izango zen.

"Errege" titulurik sekula erabili ez zuen arren, Eumenesek, boterea, errege bezala erabili zuen. Bere oinordekoa, Atalo I.a Soter izan zen.


Aurrekoa
Filetero
Pergamoko erregea
K.a. 263-K.a. 241
Ondorengoa
Atalo I.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eumenes I.a Aldatu lotura Wikidatan