Estratonize
Estratonize Siriakoa (antzinako grezieraz: Στρατoνικη; ?-K.a. 254) Seleukotar Inperioko erregina izan zen K.a. 300-K.a. 294 eta K.a. 281-K.a. 261 bitartean.
Estratonize | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 318 | ||
Heriotza | Antiokia Oronteskoa, K.a. 268 (49/50 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Demetrio I.a Mazedoniakoa | ||
Ama | Phila | ||
Ezkontidea(k) | Seleuko I.a Nikator Antioko I.a Soter | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Antigonid dynasty (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak |
Bizitza
aldatuDemetrio Poliorzetesen eta Filaren alaba, eta Antipatroren biloba zen. K.a. 300ean, 17 urte baino gehiago ezin izan zitzakeelarik, aitak Seleuko I.a Nikator siriako erregearekin ezkontarazi zuen. Aitak berak eraman zuen Mazedoniako kostaldeko Rhosus hirira, non handitasun gorenarekin ospatu zen zeremonia.
Adin alde handia zen arren, dirudienez harmonian bizi izan zen errege zaharrarekin urte batzuz, eta alaba bat izan zuten, Fila izenekoa. Baina Antioko I.a Soter, Seleukoren semea, sutsuki maitemindu zen beraz. Seleukok, semearen bizia salbatzeko, harengandik dibortziatzea erabaki zuen. K.a. 294an ezkondu ziren Estratonize eta Antioko, eta hau ekialdeko probintzietako gobernari izendatu zuen aitak.
Antiokorekin bost seme-alaba izan zituen: Laodize, Antioko II.a Theos, aitaren oinordekoa izan zena (Seleuko matxinada batean hil zuten), Apama, Magas Zireneko erregearekin ezkondu zena, eta Estratonize. Antiokok Kariako Stratonikeia hiriari eman zion haren izena.