Anna Mani

fisikaria eta metereologoa. Abiadura neurtzeko egindako lana energia eolikoaren oinarria izan zen.

Anna Mani, tamileraz: அன்னா மாணி; hindiz: अन्ना मणी, (Thiruvithamkoor Maharajyam, Britainiaar Raj, 1918ko abuztuaren 23aThiruvananthapuram, India, 2001eko abuztuaren 16a) emakume fisikari eta meteorologo indiarra izan zen. Indiako Meteorologia Sailean zientzia-ibilbide zabala egin ondoren, zuzendari nagusi laguntzailea izatera heldu zen. Meteorologia tresnen alorrean ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Ikerketak egin zituen, eguzki-erradiazioaren, ozonoaren eta haize-energia neurketen inguruko hainbat artikulu argitaratuz.[1][2]

Anna Mani
Bizitza
JaiotzaKingdom of Thiruvithamkoor (en) Itzuli1918ko abuztuaren 23a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaThiruvananthapuram2001eko abuztuaren 16a (82 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaLondresko Imperial College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta meteorologoa
Enplegatzailea(k)Indiako Zientzia Institutua
Metereologia gela, Quitoko museoan

Biografia aldatu

Anna Mande Peermaden, Travancore-n jaio zen.[3] Bere aita ingeniari zibila zen. Zortzi seme-alabetatik zazpigarrena zen. Haurtzaroan irakurle jatorra izan zen. Vaikom-en Satyagrahan (borroka-, erresistentzia- eta desobedientzia-sistema) Gandhiren jarduerek hunkituta, mugimendu nazionalista horretan inspiratuta, erresistentzia-sinbolo gisa Indiako jantzia den khadi piezak zituen. Medikuntza ikasi nahi zuen arren, fisika egin zuen eta 1939 Madrasko Presidency Collegen graduatu zen Fisika eta Kimikan.[1]

Lan ibilbidea aldatu

Graduatu ondoren, Chandrasekhara Raman irakaslearekin lan egin zuen, rubiaren eta diamantearen propietate optikoak ikertzen.[2] Bost ikerketa-lan egin zituen, eta ez zitzaion doktoretza eman, fisikako maisutza ez zuelako. Ondoren, Britainia Handira joan zen fisikako ikasketak egitera, eta Londresko Inperial College delakoan espezializatu zen tresna meteorologikoetan.[3] 1948an Indiara itzuli ondoren, Meteorologia Departamentuan sartu zen, Punen, zehazki Instrumentazio Dibisioan.[1]

Lehen lana tresna meteorologikoak eraikitzea izan zen, hala nola erregistro-plubiometroak, higrògrafoak, termografoak, barografoak, barometroak, anemografoak... eta datu meteorologikoak neurtzeko gaitasuna. Horri esker, eraginkortasunez aztertu ahal izan ziren Indian energia-iturri alternatiboak. Hala, Mande herrialde osoan kontrol-estazioak ezartzeko, eguzki-erradiazioak neurtzen eta eguzki-energia aprobetxatzen hasi zen. Erradiazio-tresna askoren diseinua eta fabrikazioa ere gainbegiratu zituen.[1][4]

1960an hasi zen atmosferako ozonoaren neurketan lanean, baita munduak ozono-geruzaren funtzioak ulertu baino lehen ere, eta, horretarako, ozonosonda izeneko tresna bat diseinatu zuen, atmosferako ozonoa neurtzeko. Thumba suziriak jaurtitzeko instalazioari ere behatoki meteorologikoa sortu zuen. Oso ezaguna da eguzki-sistema termikoei buruzko liburuengatik. Herrialde osoko 700 toki baino gehiagotan haizearen abiadura neurtzeko egin zuen lana izan zen energia eolikoaren oinarria.[5]

Anna Mani hainbat kargutan aritu zen Munduko Meteorologia Erakundean (OMM). Honako talde hauetako kide izan zen: Behaketa Tresna eta Metodoen Batzordeko (CIMO) aholku-taldea, MMEren Batzorde Antolatzaile Bateratuaren eta Zientziarako Nazioarteko Kontseiluaren (ICSU) erradiazioari buruzko aholku-taldea, atmosferako elektrizitateari eta prezipitazioari buruzko CIMOko lan-taldeak, eta Meteorologiako Aplikazio Berezien Batzordeko lan-taldea (COSAMOLOGIA). MMEren egoitzan ere lagundu zuen behaketa-tresnei eta -praktikei buruzko MMEren gida berrikusten eta erradiazioan aditu gisa aritu zen Egipton.[4]

1976an erretiratu zen zuzendari nagusi alboko gisa. 1994an garun-isuria izan zuen eta 2001eko abuztuaren 16an hil zen Thiruvananthapuramen, 82 urte zituela.[4]

Argitalpenak aldatu

Neurgailu-sorta zabal baten diseinuan eta fabrikazioan aditua zen —radiosondeak, ozonoa eta erradiazio-tresnak, anemometroak, plubiometroak edo euri-neurgailuak, piranometroak...—, eta lan asko argitaratu zituen tresna meteorologikoei buruz. [4]

Aintzatespenak aldatu

  • Indiako Zientzien Akademia Nazionaleko (INSA) kide izan zen 1977tik, eta lekua izan zuen Kontseiluan 1982-84 bitartean.
  • Indiako Meteorologia Elkarteko, Royal Meteorological Societyko, Institution of Electronics and Telecommunication Engineers-eko, International Solar Energy Societyko eta nazioarteko beste erakunde batzuetako kide ere izan zen.[3] [1]
  • 1987an, INSA KR Ramanathan Domina jaso zuen, atmosferako ozonoari buruz hiru hamarkadatan egindako ikerketengatik.
  • Munduko Meteorologia Erakundeak bere 100. urteurrenean gogoratu zuen, eta bere bizitza-profila argitaratu zuen elkarrizketa batekin batera.[6]
  • 2022ko abuztuaren 23an, Googlek Mani ohoratu zuen Google Doodle batekin, hogeigarren urteurrenean.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Mujeres en la ciencia: Recordando a la física y meteoróloga Anna Mani. .
  2. a b c «Women in Science | Initiatives | Indian Academy of Sciences» www.ias.ac.in (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  3. a b c Gupta, Aravind. «Anna Mani». Platinum Jubilee Publishing of INSA. Indian National science academy.. .
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Una pionera meteoróloga india: Anna Mani» Tiempo.com | Meteored 2018-08-30 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  5. «"Weather Woman Of India" Anna Mani Gets A Google Doodle Tribute» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  6. (Ingelesez) «Celebrating pioneer Indian meteorologist Anna Mani» public.wmo.int 2018-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).
  7. (Ingelesez) Musil, Steven. «Google Doodle Celebrates Anna Mani, Pioneering Indian Scientist» CNET (Noiz kontsultatua: 2022-08-23).

Kanpo estekak aldatu