Ane Lindane

Aktore eta bakarrizketalaria

Ane Miren Hernández Unda, Ane Lindane izenez ezaguna (Barakaldo, Bizkaia, 1988ko abuztuaren 20a) aktorea, umoregilea, eta bakarrizketalaria da.

Ane Lindane

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAne Miren Hernández Unda
JaiotzaBarakaldo1988ko abuztuaren 20a (35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta bakarrizketagilea

IMDB: nm9620416 Facebook: 100063724554038 Twitter: AneLindane Instagram: anelindane Edit the value on Wikidata
Ane Lindane "Hasta la potxola me tenéis" liburua sinatzen. Durangoko azoka, 2023

Biografia aldatu

Barakaldon jaiotako Ane Lindane bilbotarrak ez zuen Batxiller artistikoa amaitu, baina eskola graduatua eskuratu zuen. 2007an EGA ere atera zuen.

Ibilbidea aldatu

Irola irrati librean hainbat urtez jardun zuen esatari.

Stand Up egiten du, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Raquel Torresekin batera Despotorropen zuzendu eta aurkezten du, Bilbon dagoen lehen mikrofono irekia eta Euskal Herriko bakarra oraingoz (2023) emakume umoregileentzat.

2019an ETB1eko Autentikoak saioan lan egin zuen, gidoilari eta sekzio baten aurkezle.

Gero 2022an EITBren Gaztea cover lehiaketan kolaboratzaile komikoa izan zen, publiko eta parte hartzaileei elkarrizketatzen baita bakarrizketa umoristiko laburrak egiten ere.

Bideo barregarriak ere egiten ditu Interneten. Hasta la potxola me tenéis liburuaren egilea da.[1]

Argitalpenak aldatu

  • Hasta la potxola me tenéis. (Zorrotz, 2023).[1]

Bakarrizketak aldatu

  • Iros a la mierda con vuestros tatuajes.[2]
  • Ojetes monolingües.[3]
  • Despotorre.[4]
  • Sirenak? Ez, eskerrik asko. [5]

Kolaborazioak aldatu

  • Pikara magazine aldizkarian kolaborazioak egiten ditu.[6]

Aitortzak aldatu

  • 2020an Bilboko ihauterietako Farolín izan zen jai batzordeak aukeratuta. Farolín Bilboko pertsona bat izaten da, «bere jarduera profesionalean edo publikoan nabarmen bereizten dena, gainera, bere botxera izaeragatik harrotzen dena, eta bere goiburu nagusia 'Beti haratago' izan daitekeena». Jai Batzordearen ustez, «zalantzarik gabe, Ane Lindanek primeran erantzuten zion» profil horri. Izan ere, Anek «umorea du ezaugarri nagusi eta halaxe erakusten du bere bakarrizketetan.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Lindane, Ane. (2023-10-28). «Los tacos siguen siendo transgresores en boca de mujeres» Radio Euskadi (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. «Ane Lindane: Idos a la mierda con vuestros putos tatuajes» EITB 2020-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  3. (Gaztelaniaz) Lindane, Ane. Ojetes monolingües. @zorrotzzorrotz5844 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. «'Despotorre show' ikuskizuna izanen da ostiralean Latasako Biltegian» Amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  5. ANE LINDANE: Sirenak? Ez, eskerrik asko.. (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Ane Lindane - Archivo de la autora» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  7. (Gaztelaniaz) Arrieta, Julio. (2020-02-03). «La actriz Ane Lindane y el txistulari Joselu Angulo serán Farolín y Zarambolas de este Carnaval» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Kanpo estekak aldatu