Ireki menu nagusia

Irola irratia, 1987an Bilboko Irala auzoan jaio zen irrati librea da. Iralako auzokideen elkarteak bultzatu zuen irratiaren sorrera bertako jendeari hitza emateko asmoarekin.

Irratia sortzeko lehen pausoak 1986an eman zituen Iralako auzo elkarteak, eta sei hilabete beranduago hamabi pertsonen lanari esker irratiaren lehen emisioak hasi ziren. Irratiaren izena, hasierako lokalaren ezaugarrietatik dator, izan ere, Irola irratiaren lehen emisioak, egokitutako komun edo irola batetik egin ziren.

FMko 107.5ean ematen du seinalea.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.