Andresa Portugal Arozena

Donostiako arrain-saltzailea

Andresa Portugal Arozena (Oiartzun, Gipuzkoa, 1915eko apirilaren 25aDonostia, Gipuzkoa, 2012ko otsailaren 26a[1]) arrain-saltzailea izan zen, Donostiako Parte Zaharreko Bretxako azokan. Haren omenez, Bretxako horma batean haren irudia dago jarrita.

Andresa Portugal Arozena

Bizitza
JaiotzaOiartzun1915eko apirilaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2012ko otsailaren 26a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarrain-saltzailea
Lantokia(k)Donostia
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Oiartzungo Ugaldetxo auzo txikian jaioa, Donostiara ezkondu zen arrantzale batekin.[2] Gerra zibila amaitu zenean, arraina saltzen hasi zen Bretxako azokaren inguruan. Beste saltzaile batzuek bezala arraina zurezko ohol batean ezartzen zuen, eta saltzeko garbitzen. Modu berean lan egin zuen 70 urtez, eta arrain garbitua saltzeari utzi zion azkena izan zen.[3]

Oso ezaguna eta maitea zen Donostiako Parte Zaharreko auzotarren artean, eta Donostiako Udalak hiritar merezimenduaren domina eman zion 2012. urtean.[4] Domina jaso eta hilabetera hil zen, 96 urterekin.[5]

Heriotzaren urteurrenean, Herria kultur elkarteak erakusketa eta ekitaldia prestatu zituen Bretxan.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Hilberria
  2. «Andresa Portugalen heriotzarekin, kalean arraina saltzeko ofizioa galdu da» Irutxuloko Hitza 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2018-01-14).
  3. Egaña, Iñaki. (2023-11-17). «Andresa Portugal» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  4. «Domina eskuratu aurreko oparia jaso du Andresa Portugal arrain saltzaileak» Irutxuloko Hitza 2012-01-19 (Noiz kontsultatua: 2018-01-14).
  5. «Andresa Portugal gogora ekarriko dute Parte Zaharrean» Irutxuloko HItza 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2018-01-14).
  6. «Andresa Portugal arrain saltzailea gogoan izango dute egun hauetan» Noticias de Gipuzkoa 2013-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
 
Andresa Portugalen omenezko irudia, Donostiako Parte Zaharrean dagoen Bretxako azokan.

Kanpo estekak aldatu