Andres Gostin

Mondragon Unibertsitateko irakaslea

Andres Gostin Elorza (Azkoitia, 1966) kazetari euskalduna eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Huhezi fakultatean. Zinema eta ikus-entzunezkoen kritikan eta analisian berezituta dago[1].

Andres Gostin

(2018)
Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : kazetaritza
Mondragon Unibertsitatea 2015) doktoretza : politika zientzia, zinema, soziologia
Tesi zuzendariaAitor Zuberogoitia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, unibertsitateko irakaslea eta zinema-kritikaria

Inguma: andres-gostin-elorza

Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen kazetaritza ikasketak. Euskaldunon Egunkariaren hasierako sortze-taldean jardun zuen, eta egunkari haren historia osoan izan zen bertako langile[2]. Diseinu taldean egin zuen lan, besteak beste. Egunkaria itxi eta haren ordezko probisional Egunero egunkariaren lanean ere jardun zuen[3].

Kazetaritzatik irakaskuntzara egin zuen saltoa 21. mendean. Mondragon Unibertsitatean tesia aurkeztu zuen 2015ean, doktoradutza lortuz, lan honekin: XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Irakasleak» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. Lozano, Maite Asensio. «Zerbait inportante egin zuten» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. «'Egunero' eta eguneroko beste lanak» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) Elorza, Andres Gostin. (2015). XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan. Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).