Andre Mariaren eliza (Retortillo)

Andre Mariaren eliza, gaztelaniaz iglesia de Santa María, estilo erromanikoko eliza kristaua da. Espainiako Retortillo herrian dago, Campoo de Enmedio udalean, Kantabrian. Reinosatik 12 kilometrotara dago. Tenpluaren azpian Juliobriga herri erromatarraren aztarnak daude; antza haren foroaren gainean eraiki zen. Eliza, nahiko ondo gordeta, XII. mendean eraiki zen. Elizaren inguruan, bestetik, Erdi Aroko nekropolia dago.[1]

Andre Mariaren eliza
Kultura ondasuna
Kirche in Rotortilla am Embalse de Ebro - panoramio.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Kantabria
UdalerriaCampoo de Enmedio
Koordenatuak 42° 59′ N, 4° 07′ W / 42.99°N,4.11°W / 42.99; -4.11Koordenatuak: 42° 59′ N, 4° 07′ W / 42.99°N,4.11°W / 42.99; -4.11
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Maria
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Santanderko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea
BIC RI-51-0005324
Hegoaldeko fatxadaren zehaztasuna.

DeskribapenaAldatu

Absidea hiru gorputz bertikalak ditu, zutabeez bananduta, hormabular eskalonatuekin eutsita. Hiru leiho abozinatuak nabariak dira; erdikoak zutabetxoak eta kapitelak erakusten ditu. Pinoian kanpok eskailerekin igotzeko kanpai-horma dago.[2]

Eliza honetan eskulturak garrantzi berezia du. Bi maisu bereizi dira hango lanetan: hagaburuetan eta leihoen kapiteletan artista herrikoi baten eskua ikusi egin da; arkuetan, bestetik, artsita finago baten zizelkatzea ikus daiteke. Azken artista horren lanak Kantabriako arkitektura erromanikoaren onenetarikoak dira; besteak Piascako Andre Mariaren elizakoa eta Santillana del Marreko kolegiatarena izango lirateke.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu