Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Lekeitio)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza edo Lekeitioko basilika —baita ere Andra Mariaren Zeruratzea basilika[1] edo Santa Maria eliza[2] izenez ezaguna— Lekeition dagoen parroki-eliza nagusia da, XV. mende azkenean amaituriko eraikin gotiko berantiarra[3], Ama Birjinaren omenez eraikia. Barnealdean ikusgai daude erretaulak, Cavallé-Coll organoa, harmoniuma eta hilobi estaliak.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Lekeitioko hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Lekeitio |
Koordenatuak | 43°21′48″N 2°30′10″W / 43.363197°N 2.502738°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | gotiko berantiarra |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001011 |
39 | |
Erretaulak
aldatuErretaula nagusia
aldatuLekeitioko parrokiako erretaula nagusia estilo gotiko-flandestarreko obra dugu, XVI. mendearen lehen hamarkadakoa (1500-1510).
Kutxatila-egitura tipikoa dauka, bost kale eta lau kalearterekin, hiru gorputzekin alboko kaleetan eta birekin erdikoan; garapen handia ageri da predelan eta hegazpe mudejarra du erpinean. Erretaula honetan nabarmen nagusitzen da apaindura, egitura-elementu guztietan garatzen delarik, itxura geometrikoak eta landare-erakoak hartuz, edota abere, izaki mitologiko eta aingeruen figurazioak gauzatuz. Kaleak banatzeko ordena erraldoiko pilareak erabiltzen dira, oin konplikatukoak, apaindura faszikulatuaz, eta erantsitako zutabetxoak, zeinetan idulkien gainean eta droseltxoen azpian irudiak kokatzen baitira. Eszenen basamentuko apaindura trepanu eran zizelkatutako landare-formek osatzen dute; tabernakuluek linterna hegaldatuak dituztelarik, modu askotako arbotante, lotura eta gandor gingildunekin.
Egilea ezezaguna bada ere, hainbat ataletan dauden markek erakusten duten bezala, gutxienez zazpi eskuren lana somatzen da bateratutako gidaritza baten pean, kanpoko maisuei egozten zaiona, ipar-europarrei seguraski.
Eszenen basamentuko apaindura trepanu eran zizelkatutako landare-formek osatzen dute; tabernakuluek linterna hegaldatuak dituztelarik, modu askotako ostiko arku, lotura eta gandor gingildunekin.
Erretaula honek programa zabala aurkezten du: kalearte eta gailurrean ageri diren apostolu, ebanjelari, igarle, errege eta santuen irudiez gain, Mariari buruzko hainbat gai azaltzen dira konposizio historiatuen bitartez, Andre Maria gotikoa nabarmentzen delarik, berau azpimarratzeko egin baitzen erretaula. Hegazpearen gainetik Juan Antonio de Hontañón eskultoreak 1741ean moldaturiko Kalbarioko multzo barrokoa ikus daiteke.
Lan honek kalitate handiko polikromia garaikidea (1510-1514) mantentzen du, bere estiloan arketipikoa dena; oinarri kromatikoan urrea da nagusi, erretaulari aberastasun eta luxu itxura eransten diolarik; gero gorria, urdina eta berdea erabiltzen dira batez ere, zilar galdatuaren eta ezarritako brokatuaren teknikak nabarmentzen direlarik.
Lekeitioko obra hau eredugarria da bere estiloan eta bikainentzat hartzen da euskal gotikoaren barruan. Ezohiko zurlana dugu, tipologia aldetik interes berezia daukana. Erretaularen egitura-jatorriari dagokionez, mugarritzat jotzen da Santa Mariako hau, erdiko kalearen bertikaltasun eta berezko erritmoa antolamendu tipikoaren bereizgarri direla. Halaber, osorik gorde den programa zabala jasotzen du erretaula honetan, eskulturaren kalitate onarekin; teknika konposatzaile e
Irudiak
aldatu-
Erdiko kalea: Andre Mariaren zeruratzea
-
Erdiko kalea: Andre Maria
-
Tarteko gorputza: Aurkezpena tenpluan
-
Beheko gorputza: Erdainkuntza
-
Erdiko kaleak
Pasioaren triptikoa
aldatuPasioaren triptikoa XVI. mendearen hasierako (1500-1503) erretaula hispaniar-flandestarra dugu, Lekeitioko parrokiako Santa Anaren kaperan kokatzen dena.
Gorputz bakarra dauka, erdiko kale indartuarekin eta albokoak bitan banatuta. Erretaularen egitura-antolamendua zulatutako droseltxo bikainek markatzen dute; hauen trazeria zehatzak alboko kaleetako tabernakuluak eta erdiko kaleko erremate hirukoitza osatzen ditu. Erretaularen alde banatan pilareak daude landare-apainduraz eta pinakulu lirainez; erdiko kalearen altuera harrapatzen dute, multzoaren egitura-konposizioa enmarkatuz eta azpimarratuz. Arkutxo fneko gailurreriak biribiltzen du erretaularen apaindura.
Programa ikonografikoak "Pasioa" dauka erdigunetzat, irakurketa linealeko garapen narratzaile bereziarekin. Gaiak ezkerretik eskubira segida honen arabera agertzen dira: "Ecce Homo", "Kristo Kalbarioarako bidean", "Gurutziltzaketaren prestakuntza", "Gurutzetik eraistea eta negarra Kristo Hilaren gainean" eta "Berpizkundea".
Erretaularen egikera estilistikoa bateratua da, lanmodu dotore eta landu bati dagokiona, eta pertsonaia eta eszenen karakterizazio eta giroketa aberatsa daukana. Estiloak gotiko eta berpizkundearen arteko trantsizio-ezaugarriak azaltzen ditu, nahiz eta zeharo gotikoak diren espresionismoa eta zentzu narratzailea erakutsi.
Erretaulan neurri handi batean mantentzen da polikromia gotikoa, urrea eta okreak dira nagusi gorri eta urdinen ukituekin, eta anatomien haragi argiek animatu egiten dute.
Triptiko hau bere antzinatasunagatik eta garapen ikonografiko bereziarengatik nabarmentzen da. Gotikotik pizkunderako trantsizio estilistikoaren adibide ederra dugu, ezaugarri gotikoak gailentzen direlarik. Horretaz gain, bere jatorrizko polikromia gordetzen du eta Santa Mariako erretaula nagusi bikainaren kontrapuntu estetiko eta estilistikoa gertatzen da: Bestalde, Bizkaia eta Herbehereen artean izandako harremanen garrantziaren lekuko historiko garbia dugu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Andra Mariaren Zeruratzea basilika», Lekeitioko basilikaren webgunean.
- ↑ «Bilboko elizbarrutiko arte monumentuak», Bilboko elizbarrutiaren webgunean.
- ↑ Lekeitioko Udala
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).