Anders Behring Breivik

Anders Behring Breivik (Oslo, Norvegia, 1979ko otsailaren 13a - ) norvegiar herritarra, Norvegian 2011ko uztailaren 22an izandako atentatuen egilea da berak aitortu zuenez. Hasieran, esan zuen berak bakarrik egin zituela Osloko zein Utøyako atentatuak; gero, epailearen aurrean aitortu zuen bi talderen laguntza izan zuela. Hala ere, oraindik ez dago garbi ea atentatuak berak bakarrik ala laguntzarekin egin zituen.[1]

Anders Behring Breivik
Anders Behring Breivik (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnders Behring Breivik
JaiotzaOslo1979ko otsailaren 13a (43 urte)
Herrialdea Norvegia
BizilekuaOslo
Familia
AitaJens Breivik
AmaWenche Behring Breivik
Hezkuntza
HeziketaHartvig Nissen School (en) Itzuli
Oslo Commerce School (en) Itzuli
(1995 - 1998)
Osloko Unibertsitatea
(2015 -
Molde University College (en) Itzuli
(2021 -
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jardueraktrader (en) Itzuli, saltzailea, ekintzailea, mass murderer (en) Itzuli, terrorista, conspiracy theorist (en) Itzuli eta nekazaria
Lan nabarmenak2083 – A European Declaration of Independence (en) Itzuli
Knights Templar 2083 – Movie Trailer (en) Itzuli
KidetzaQ2319455 Itzuli
Counterjihad (en) Itzuli
Izengoitia(k)Andrew Berwick, Sigurd Jorsalfar eta Sigurd the Crusader
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaOdinism (en) Itzuli
Luteranismoa
Alderdi politikoaAlderdi Progresista
IMDB: nm5008063 Edit the value on Wikidata

Atentatuen egunean bertan, 1.516 orrialdeko manifestu bat kaleratu zuen interneten, bere ideia ultraeskuindarrak adierazten zituena. Besteak beste, islamaren kontrakotzat jotzen du bere burua, eta terrorismoa «herritarrak esnatzeko bidea» dela dio. Norvegiako VG egunkari digitalak dioenez, Ted Kacynski Unabomber estatubatuar terroristaren idazki bat plagiatu zuen Andersek.[2]

Epaiketan, psikiatrek egindako txostenean, eskizofrenia zuela ondorioztatu zen. Horregatik, espetxean sartu beharrean, psikiatriko batean barneratzea eskatu zuten, derrigorrezko tratamentua jaso zezan. [3]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anders Behring Breivik  


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.