Nikobar uharteak[1] Indiako ozeanoaren ekialdeko aldean dagoen uhartedia da. Uharteek Indiako Andaman eta Nikobar uharteak izeneko Lurraldearen zati bat dira.

Nikobar uharteak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Thullier (en) Itzuli
Garaiera642 m
Motauharte multzoa eta WWF ekoeskualde
Azalera1.841 km²
Geografia
Map
Koordenatuak7°52′N 93°30′E / 7.87°N 93.5°E / 7.87; 93.5
Honen parte daAndaman eta Nicobar uharteak
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakAndaman eta Nicobar uharteak
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa

Geografia aldatu

Nikobar uhartedia 22 uharte ditu, handiena Nikobar Handia izanda. Guztira 1.841 km² azalera du. Lekurik altuena 642 m duen Thullier mendia da. Uharteek 2001ean 42.026 biztanle zituen, horietatik %65a bertokoak eta besteak India edo Sri Lankatik etorritako etorkinak.

Historia aldatu

1750ko hamarkadan, India Ekialdeetako Konpainia Daniarrak uharteen jabetza lortu zuen. Danimarkak uharteak kontrolpean 1869 arte izan zituen, gero Erresuma Batuak metropoli berria izateko.

2004ko abenduaren 26an, Indiako ozeanoaren kostaldeak suntsitu zituen tsunamiak 6.000 lagun inguru hil zituen uharteetan.

Banaketa aldatu

Uhartedia hiru taldetan banatuta dago:

  • Iparraldekoa:
    • Car Nikobar (127 km²)
    • Batti Malv (2 km²) - biztanlerik gabe.
  • Erdialdekoa:
    • Chowra (8 km²)
    • Teressa (101 km²)
    • Poahat (13.3 km²)
    • Katchal (174 km²)
    • Camorta (188 km²)
    • Nancowry (67 km²)
    • Trinket (86 km²)
    • Isle of Man eta Tillangchong (17 km²) - biztanlerik gabe.
  • Hegoaldekoa:
    • Nikobar Handia (1045 km²)
    • Nikobar Txikia (157 km²)
    • Kondul (4 km²)
    • Pulomilo (1 km²)
    • Meroe, Trak, Treis, Menchal, Kabra, Pigeon eta Megapod - denak biztanlerik gabe.

Administrazioa aldatu

Nocobar uharteak Indiako Andaman eta Nikobar uharteak izeneko Lurraldearen zati bat dira. Lurraldea bi barrutietan banatuta dago: Andaman barrutia eta Nikobar barrutia. Indiako gobernuak baimen berezi bat eskatzen du uharteak bisitatzeko eta, orokorrean, ez dio indiarrak ez diren herritarrei ematen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak aldatu