Anafora (erretorika)
- Artikulu hau figura erretorikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anafora».
Anafora hitza grezieratik dator, ἀναφορά, eta errepikapena esan nahi du. Izen horrekin literatura kritikan eta literatura teorian askotan aipatzen den hitzezko figura erretoriko bat definitu egiten da. Poesian, funtsean lerroen hasieran edo esaldien hasieran hitz bat edo gehiago errepikatzea da:[1]
« |
|
» |
Baliabide literario honen helburua adierazpenari enfasia ematea da, modu batez esanahia indartzen. Prosan ere, aipatu dugunez, esaldiak edo sintagmak errepikatuz eman daiteke:
« |
|
» |
Sintaxian, testu guztietan
aldatuSintaxi alorrean anafora baliabide sintaktikoa bezala onartua dago eta errepikapenak izenordeen bidez, sinonimoen bidez edo hiperonimoen bidez eman daitezke, aurretik azaldutako errepikatuz:
« | "Ikasleak ez zuen ezer esan baina horrek egia bazekien". | » |
Ondo idazteko teknika ikasterakoan ezinbestekoa da anaforaren erabilpen zuzena ikasi. Estilo aldetik itsusi geratzen dira alferrikako anaforak edo hitz edo esamolde berbera behin eta berriro erabiltzea.
« | "Ikasleak ez zuen ezer esan baina ??ikasleak egia bazekien". | » |
Baina testu batzuetan ezinbestekoa da anafora argia irakurleak esanahia erraz harrapatzeko:
« | "Einstein fisikari batekin ezkondu zen. ??Honek nota hobeak ateratzen zituen..." (Nork ateratzen zituen nota hobeak, pentsatuko du irakurleak... Einsteinek ala haren ezkontideak?) | » |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Xabier Altzibarren artikulua, 43-44 or.
- ↑ Resurreccion Maria Azkue jasotako herriko kanta.
- ↑ Joan Mari Irigoien: Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002.
Bibliografia
aldatu- Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Xabier Altzibarren artikulua, 43-44 or.
- Juan Garzia Kalko okerrak. 75. orrialdea eta hurrengokoak.
- (Gaztelaniaz) Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 25.or.