Anabel Sanz

ekintzailea eta feminista

Anabel Sanz del Pozo (Ermua, Bizkaia, 1963ko apirilaren 12a), feminista eta gizarte-ekintzailea da, besteak beste Euskal Herriko Mugimendu Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, FeministAlde!,[1]G7 Ez eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeetako partaidea.[2]

Anabel Sanz

Bizitza
JaiotzaErmua1963ko apirilaren 12a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Psikologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta Funtzionarioa

Biografia aldatu

Ermuan jaioa, gaztetan hasi zen jaioterriko mugimendu sozial eta politikoetan eragiten eta orduko eskolakoa da bizitzan bidaia-lagun izan duen justizia sozialarekiko konpromisoa.[3]

Ikasketak aldatu

Psikologia ikasi zuen Donostian eta lizentziatu ostean hainbat master eginda gai ezberdinetan trebatu zen: hala nola, Garapena eta Nazioarteko Lankidetzan, Emakume eta Gizonen Berdintasunean eta baita Sexologian ere. Ordutik esparru horietan eragiten saiatzen da.[3]

Lan ibilbidea aldatu

2000 urtetik Basauriko Berdintasun saileko udal teknikaria da.

2012 urtean, emakumeak elkartzeko, hausnartzeko gune eta jarduerak dinamizatzeko espazio gisa inauguratu zen Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea eta orduz geroztik bertako arduraduna da, lantalde batek kudeatuz bertan egiten diren hitzaldi, mahai-inguru, tailer zein jarduera guztiak.[4]

Gizarte lana aldatu

Bizkaiko Emakume Asanbladako, Euskal Herriko Mugimendu Feministako zein FeministAlde!-ko partaidea da eta sarri askotan berari egokitu zaio taldeon bozeramaile lanak egitea. Aborto eskubidearen aldeko Euskal Herriko plataformaren kidea eta Estatuko elkarte feministen koordinadorakoa ere da.[5][6]

Berdintasun eta Lankidetza gaietan aditua, bere iritzia eta esperientzia partekatu izan du prentsa, telebista eta irrati bidezko elkarrizketetan, han-hemenkako jardunaldietan eta gaiokin lotutako kongresuetan.[7][8][9]

G7 Ez eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformetako kidea izateaz gain, taldeon izenean bozeramaile gisa aritu izan da, Europako Parlamentuan bertan ere.[10][11][12][13][14][15]

« Sistema kapitalista honetan oso zaila da emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea. Beste eredu sozial, politiko eta ekonomiko batean saiatu behar gara, kapitalismoa ahulenen zapalketan oinarritzen delako. Esate baterako, emakume etorkinek eta errefuxiatuek pairatzen dituzte egungo politiken ondoriorik bortitzenak, eta politika horiek aldatu behar dira. Halaber, jasaten dugun justizia patriarkalari ere buelta eman behar zaio, baina inork ez ditu epaileak behartzen feminismoan trebatzera. Hezkuntza ere lan egin behar da, eta ez da egiten. »

—Anabel Sanz


Erreferentziak aldatu

  1. «Hasiera» FeministAlde! (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  2. Abad, Itziar. (2020). "Las políticas públicas son más transformadoras cuanto más relacionadas estén con los movimientos sociales". Pikara magazine, 33-37 or. ISSN 2341--4871..
  3. a b Elkartea, Euskal Birusa. (2019-03-26). «Drogetenitturri, 276 zenbakia (2019ko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  4. Espinosa, Maider Ibañez. (2022-05-09). «Marienea, feminismo eta berdintasun politiken erreferente hamar urtez» Geuria (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  5. (Gaztelaniaz) Encuentro entre el feminismo vasco y el feminismo nicaragüense | Programa Feminista La Corriente. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Anabel Sanz: 'Si las mujeres nos paramos, se para el mundo'» VOY A FAVOR 2018-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  7. Anabel Sanz – Bilbao European Encounters. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  8. (Gaztelaniaz) Correo, El. (2019-11-20). «"Ongi etorri"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  9. (Gaztelaniaz) «‘2018 ha puesto de manifiesto que las mujeres no vamos a seguir calladas’» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  10. (Gaztelaniaz) caostica. (2019-11-26). «Caostica & Ongi Etorri Errefuxiatuak en Fair Saturday 2019» CAOSTICA (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  11. «anabel sanz ongi etorri errefuxiatuak - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  12. «Nuestras compañeras... - Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  13. jorge. (2019-01-23). «Gernikako bonbardaketaren 80. Urteurrenean grabatutako "Ongi etorri" dokumentalaren estreinaldia izan da, sari bat eta publiko etortze handiarekin» Ongi etorri Errefuxiatuak (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  14. dice, Keza. (2019-01-26). «Ongi Etorri Errefuxiatuak elige Durango para el 'Abrazo colectivo' que se celebra en toda Europa el 5 de mayo» Mugalari Kultura (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  15. (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2019-01-23). «La Plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak y KEM-MOC estrenan el documental “ONGI ETORRI” grabado en el 80º aniversario del bombardeo de Gernika» Ecuador Etxea (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).

Kanpo estekak aldatu