Ana Rosa Quintana Hortal (Madril, 1956ko urtarrilaren 12a) espainiar kazetari, telebista aurkezle, irrati esatari eta hedabideetako enpresaburu bat da.

Ana Rosa Quintana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Rosa Quintana Hortal
JaiotzaMadril1956ko urtarrilaren 12a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Alfonso Rojo López  (1983 -  1987)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakIrrati-telebista solaskidea eta telebista aurkezlea

IMDB: nm1413024 Twitter: anarosaq Edit the value on Wikidata

Radio Nacional de España (1978-1982), Televisión Española (1982), COPE (1983-1987), Radiocadena Española (1987-1990), Radio 80 (1990-1991), Antena 3 Radio (1991-1994), Antena 3 (1997-2004) eta Telecinco (1994-1996, eta 2004tik) kateetan lan egin du.

1983-1987 artean Alfonso Rojo kazetariarekin ezkondua egon zen, eta 2004tik aurrera Juan Muñoz enpresaburuarekin.

Polemikak

aldatu

2000. urtean Sabor a hiel (Editorial Planeta, 2000) liburua argitaratu ondoren, plagio salaketak jaso zituen. Planeta argitaletxeak eleberria erretiratzea erabaki zuen plagio proba garbien aurrean. Antza denez, Ana Rosak Ángeles Mastretta idazlearen Mujeres de ojos grandes laneko paragrafo osoak kopiatu zituen, izenak eta tokiak aldatuz. Quintanak akats informatiko bati egotzi zion testuen arteko bat etortzea.[1]

2011n Ana Rosa Quintana kazetaria inputatu zuten Mari Luz kasuan eta epaileak deklaratzera deitu zuen Santiago del Valleren emazteari egindako elkarrizketaren inguruko azalpenak emateko. Santiago del Valleren emazteak Ana Rosaren saioan aitortua zuen senarrak hil zuela neskatoa.[2][3] Azkenik kazetaria errugabe jo zuten.

2018ko maiatzean, Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Ana Rosaren senarra atxilotu zuen Tandem auziaren barruan. Juan Muñoz arkitekto eta higiezinen negozioetako enpresaburu sevillarrak José Manuel Villarejo komisarioa kontratatu omen zuen epaile bati bideo batekin xantaia egiteko eta horren bidez zor bat kobratzeko. Sevillako enpresaburua eta Ana Rosaren senarra egun batzuk geroago askatu zuten, baina poliziaren grabazioek Villarejoren eta Ana Rosaren arteko harremana aipatzen zuten.[4][5][6][7][8][9]

Telebista

aldatu
  • Telediario (TVE, 1982-1983)
  • Veredicto (Telecinco, 1994-1995).
  • Nunca es tarde (Telecinco, 1995-1996).
  • Sinceramente Ana Rosa Quintana (Antena 3, 1997).
  • Extra rosa (Antena 3, 1997-1998) Rosa Villacastínekin.
  • Sabor a ti (Antena 3, 1998-2004).
  • El programa de Ana Rosa (Telecinco, 2005-gaur egun).
  • Al otro lado (Telecinco, 2013 (lehen saioa)).
  • Pequeños gigantes (Telecinco, 2015 (gonbidatua).
  • 26J: quiero gobernar (Telecinco), 2016 (aurkezlea).

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Planeta retira la novela de Ana Rosa Quintana ante las contundentes pruebas de plagio» El País 2000-10-16 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  2. Telebista, Euskal Irrati. «Ana Rosa Quintana deklaratzera deitu dute, Del Valle auziagatik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2011-03-22). «Quintana, imputada por la cobertura del 'caso Mari Luz'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  4. Telebista, Euskal Irrati. «Ana Rosa Quintanaren senarra atxilotu dute Villarejo kontratatu zuelakoan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Villarejo ofreció al marido de Ana Rosa Quintana un vídeo sexual de un juez de Marbella inhabilitado» ELMUNDO 2018-08-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  6. (Gaztelaniaz) «Juan Muñoz, el arquitecto que duplicó el patrimonio de la sicav que comparte con Ana Rosa Quintana» El Español 2018-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  7. «Escandalosa conversación del marido de Ana Rosa por el chantaje a un juez» En Blau (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  8. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2018-07-31). «Quién es Juan Muñoz, el marido de Ana Rosa Quintana detenido» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
  9. «Así planeó un chantaje Villarejo con el marido de Ana Rosa: "No le interesa salir en YouTube farlopeando con dos periquitas"» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).

Kanpo estekak

aldatu