Panthera pardus orientalis

Amurreko lehoinabar» orritik birbideratua)

Amurreko lehoinabarra (panthera pardus orientalis) munduko felidorik arraroena gisa deskribatu izan da, baita arrisku larrienean dagoen felidoa ere.

Panthera pardus orientalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera pardus
Azpiespeziea Panthera pardus orientalis
(Schlegel, 1857)
Banaketa mapa

Egun 50-60 ale inguru bizi dira aske basabizitzan, Sijote-Alin erreserban eta Ipar Korea eta Hego Korearen arteko muga armagabetuan. Euren arteko endogamia arrisku oso larrian jartzen du euren bizirauteko etorkizuna eta lehoinabar azpiespezie honen kopuruaren bikoitza baino gehiago EEBB-ko eta Europako zoologikoetan dago.

Habitat aldatu

Koreako penintsulan (ale gutxi batzuk) eta Txina ipar-ekialde zein Errusia hego-ekialdeko mugetan bizi da, Siberiako taiga hotzenetan. Otso, hartz eta bera baino handiagoa duen bere urruneko lehengusu siberiar tigre harrapariekin batera partekatzen du bere habitata.

Basabizitzako populazioa aldatu

2015-eko errolda: aldatu

2015-ean eginiko erroldaren bitartez, gutxienez 57 lehoinabar ale zenbatu ziren Errusiako "Lehoinabarraren parke naturala" izeneko duen erreserban (2012-an animali honen kontserbazio lanak bultzatzeko sortua). Honek erakusten du bere populazioa bikoiztu egin dela 2007-an eginiko aurreko erroldatik hona. Errusiakoarekin batera, Txina inguruetan 8-12 ale zenbatu izan dira, datu oso baikorrak zonalde horretan desagertutzat ematen zela kontutan hartzen badugu.

Honek guztiak itxaropen handiak ematen dizkio animali eder zein miresgarri honen etorkizunari. Baina kontserbaziorako ahalegin eta esfortsu guztiek tinko izaten jarraitu behar dute, nahiz eta 8 urtetan populazioa bikoiztu den, oso arrisku larrian dagoen felidoa izaten jarraitzen duelako (munduko larriena).

2007-ko errolda: aldatu

7-9 ar

3-7 kumerik gabeko eme

4 kumedun eme

5-6 kume

6-8 zehaztugabeko ebidentziak

Guztira: 25-34

2003-ko errolda: aldatu

9 ar

7 kumerik gabeko eme

4-5 kumedun eme

4-5 kume

4 zehaztugabeko ebidentziak

Guztira: 28-30

2000-ko errolda: aldatu

4-5 ar

8-9 kumerik gabeko eme

1-2 kumedun eme

1-3 kume

Guztira: 22-28

Errolda guzti hauek populazioaren hazkunde motela baina etengabea erakusten dute 2007. urtera arte, hortik aurrera hazkundea erabat azkartzen delarik (agian zerbait ikustekoa du 2012-an martxan jarritako kontserbazio plan bereziak, lehoinabarren parke naturala eraikiz )

Gatibutasun populazioa aldatu

Gatibutasun baldintzetan 100-200 ale inguru bizi direla estimatzen da, batzuk naturara bueltatu edo birsartzeko programa berezietan.


Ezaugarriak aldatu

Lehoinabar azpiespezie honek ile oso luzea du espezie bereko gainontzeko azpiespezieekin konparatuta, izan ere, ile puska galanta izan behar du Siberiako taiga hotzari aurre egiteko. Ile horren kolorea eta forma gainontzeko lehoinabarren antzerakoa da, besteek baino kolore argiagoak dituelarik.

Arren bataz besteko pisua 45 kg-tan dago, orokorrean 35-65 kg bitartean doa. Emeak, felido guztien kasuan bezala, %30 inguru txikiagoak izanik.

Elikadura aldatu

Harrapari hauek beste harrapari boteretsuekin bizi dira, esate baterako, Siberiako tigre, otso taldeak eta hartzak. Hartzak eta tigreak baino txikiagoak (eta beraz ahulagoak) izateaz gain, otsoak ez bezala izaki bakartiak direnez, gainontzeko harrapariak Amurreko lehoinabarra mendean hartzeko eta desplazatzeko gai dira (otso bakartiak izan ezik, lehoinabarraren atzaparretan harrapakin bezala erori daitekeenak).

Lehoinabarrak zerbido ertainak (handiak batzuetan), basurdeak, karraskariak eta hegaztiak ehizatzen ditu elikatu ahal izateko.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Amurreko lehoinabarraren kontserbaziorako programa (Ingelesez)