Amrus ibn Yusuf

Amrus ibn Yusuf[1] (arabieraz: عمروس بن يوسف المولد‎; Huesca, 760 - Talavera de la Reina edo Zaragoza, 813 edo 814) andalustar militar eta politikaria izan zen, Al Hakan I.aren wali izan zena[2].

Amrus ibn Yusuf
Redition d'Amrus.jpg
Bizitza
JaiotzaWashka (en) Itzuli, 760
HerrialdeaKordobako emirerria
Talde etnikoahispano-bisigodoa
HeriotzaTalavera de la Reina813 edo 814 (49/50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta soldadua

BizitzaAldatu

Nahiz eta bere jaiotze datari buruz zalantzak izan, litekeena da 760an izatea. Aita Yusuf al-Muladi omen zuen eta Aysunen morroia izan zen. Carolus Handiarekin Zaragozaren aurka borrokatu ostean areriotu eta baskoiekin batera aritu zen Orreagako guduan. Kordobako emirraren alde egin eta honek Talavera de la Reinako (Medina al-Talabaira) vali izendatu zuen[3]. Bertan ezkondu eta Yusuf ibn Amrus izeneko semea izan zuen.

Al-Tagr al-Alako gobernadore bilakatuta, 799an Bahlul ibn Marzuq menderatu eta Zaragoza konkistatu zuen. 802an jaioterria eta Tutera konkistatu zituen, eta Yusuf semea bertoko vali izendatu zuen. Hurrengo urtean Banu Qasitarrek, aritzatarren laguntzarekin, hiria berreskuratu zuten[4]. 809an Aureolus Aragoikoa hil zenean Aragoiko konderria konkistatu zuen.

Bere heriotza data ere ezezaguna da, edonola ere, Banu Amrus izeneko berak sorturiko leinuak (بنو عمروس) beti kordobatarren alde egin zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..
  2. Amrus el Muladí. in: Gran Enciclopedia Aragonesa. Zaragoza: El Periódico de Aragón ISBN 978-84-95490-00-1..
  3. Méndez-Cabeza, Miguel. (2005). Leyendas y curiosidades de la Historia de Talavera de la Reina. Toledo ISSN 681-2005. OCLC .433267379.
  4. Cañada Juste, Alberto. (1980). Los Banu Qasi (714-924). 41 Vianako Printze Erakundea, 5–95 or..