Auriol Aragoikoa

Aureolus Aragoikoa» orritik birbideratua)

Auriollatinez: Aureolus; gaztelaniaz: Aureolo de Aragón— (? - 809) Aragoiko lehendabiziko kondea (802 - 809) edo frankoen buruzagia Aragoin izan zen.

Auriol Aragoikoa
Count(ess) of Aragon (en) Itzuli

802 - 809
← baliorik ez - Aznar I.a Galindez
Bizitza
Jaiotza VIII. mendea
Herrialdea Frankoak
Heriotza 809 ( urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria, agintaria eta aristokrata

BiografiaAldatu

798 eta 802 frankoek eskualdean zegoen anarkia aprobetxatu eta marka bat ezarri zuten. 798an Zaragozan Bahlul ibn Marzuqek Kordobako emirerriaren aurka matxinatu eta 800an Banu Salamaren eskutan zegoen Huesca kon konkistatu zuen. 801an emirrak Amrus ibn Jusuf jeneral huescatarrak bidali eta Zaragoza eta Huesca berreskuratu zituen. Bahlul Pallars Jussàra ihes egin eta Jalaf ibn Rashidek bere laguntzaileak 802an erail zuen.

Egoera aprobetxatuz, frankoek Jaka eta beste gotorleku eta Auriol Périgueauxekoaren semea zen Auriol comes edo konde izendatu zuten. Titulua frankoek jarritako izena besterik ez edo Sobrarbe inguruan benetako jauna bazen esatea zaila da, iturri bakarra "Annales Regni Francorum" delako.

809an hil zenean, frankoek Azeari I.a Garindoitz jarri zuten oinordeko.


Aurrekoa
Lehendabizikoa
Aragoiko kondea
802 - 809
Ondorengoa
Azeari I.a Garindoitz