American Civil Liberties Union
Askatasun Zibilen aldeko Amerikar Batasuna (ingelesez, American Civil Liberties Union, ACLU) Estatu Batuetako hiritarren elkarte pribatua da, politika ideia jakinik gabea eta aberastasun xederik gabea.
American Civil Liberties Union | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ACLU |
Mota | Interes-taldea, gobernuz kanpoko erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Lehendakaria | Susan N. Herman |
Zuzendaria | Anthony Romero (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | 501(c)(4) organization (en) eta 501(c)(3) organization (en) |
Jabea | baliorik ez |
Ekonomia | |
Aktiboak | 218.780.528 $ (2022) |
Diru-sarrerak | 152.178.320 $ (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1920 |
Sortzailea | Roger Nash Baldwin (en) Crystal Eastman (en) Walter Nelles (en) Morris Ernst (en) Albert DeSilver (en) Arthur Garfield Hays (en) Jane Addams Felix Frankfurter Elizabeth Gurley Flynn |
Ordezkatzen du | National Civil Liberties Bureau (en) |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1920an Lehen Mundu Gerrako kontzientzia eragozpena praktikatzen zutenen alde sortua izan zen.Hura izan zen bere xedea hasieran, eta harrezkero gizabanakoaren oinarrizko eskubide eta askatasunen alde borrokatu da, eta orobat nabarmendu da talde babesgabeen aldeko lanean eta aginte publikoak egindako gehiegikerien kontrako lanean.
Elkartea 1920an sortu zuen Roger Baldwinek, estatubatuar guztien oinarrizko eskubideak, batetik, eta konstituzioak aginpide betearazleari ematen dizkion eskumenak jasotzen dituen Eskubide Aitorpenak esaten duena, bestetik, bermatzen zela begiratzeko helburuarekin. Baldwinez gainera, garrantzi handiko zeregina izan zuten elkartean zenbait idazlek (Hellen Keller eta James Weldon Johnson adibidez), politikarik (Norman Thomas eta Eugene V. Debs), Felix Frankfurter epaileak edo mugimendu feministako kideek, adibidez Jeanette Rankin, Crystal Eastman eta Mary Ware Dennetek.
Elkarteak aurrera eramandako lanetan, bestalde, azpimarratzekoak dira, lehenik, ideologia arrazoiengatiko deportazioaren kontra egindako kanpainak; langileen eskubide sindikalen aldekoak edo gerraren kontrako iritzia emateagatik espetxeratuen aldekoak. Aurrerago zentsuraren kontra lan egin zuen, eta zenbait epaiketa ospetsutan parte hartu zuen, adibidez irakasleek teoria moralgabeak irakasteagatik zigortu nahi zituztenetan.
Bigarren Mundu Gerran japoniarren konfinazioaren kontra agertu zen, eta gaitzetsi egin zuen gerraren ondoren bete beharreko leialtasunezko zina, zeinetan hiritarrak zin egiten baitzuen ez zela komunista eta erakunde subertsiboetako kide ez zela. Ikastetxeetako arraza bereizkeriaren alde ere jardun zuen, arrakastaz gainera
1970eko hamarkadan emakumeek abortuaren gainean erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuen, besteak beste. Azkenaldian, bere plangintzetan lantzen ditu HIESaren kontrako borroka, arteetako zentsura, haurren eskubideak, heriotza zigorra, hezkuntzaren erreforma, homosexual eta lesbianen eskubideak, nazio segurtasuna, emigranteen eskubideak, presoen eskubideak, teknologia eta pribazitatea, boto eskubidea, abortu eskubidea, emakumeen eskubideak eta langileenak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-06-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.