Amanita muscaria var. formosa
Amanita muscaria var. formosa Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua, sindrome muskarinikoa.[2]
Amanita muscaria var. formosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita |
Espeziea | Amanita muscaria |
Barietatea | Amanita muscaria var. formosa Pers., 1800 |
Basionimoa | Amanita muscaria var. formosa |
Sinonimoak: Amanita formosa, Amanita muscaria var. guessowii (Iparramerika), Amanita muscaria f. formosa, Agaricus muscarius var. formosus, Amanita muscaria var. americana.
Deskribapena
aldatuKapela: 8 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurako-ganbiletik laura, ertza ildaskatua. Kapelaren azala gorrixka, euriarekin edo zahartzean gorri-laranja kolorera edo hori-laranjara zurbiltzen da. Garatxo horiak (hori-limoi koloreko errezel orokorraren aztarnak).
Orriak: Zurixkak, libreak, estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Erdian eta zuria, erraboilaren gaineko oinarria maluta horiekin, bolba zuri-hori kolorekoa, pikortsua, hainbat banda erdaindu eta osatugabeetara murriztua. Eraztun apikala, zuri-horixka, eta bertatik zintzilik dauden maluta horiekin. Espora-jalkina zuria.[3]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.
Toxikotasuna
aldatuToxikoa.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuTaxoi nominalak (muscaria), kapelaren azala gorri-laranja kolorekoa du, garatxo zuriak (apur bat horixkak bakarrik). Adivina aldaerak kapelaren azala horia. Amanita caesarea bikainak, urre koloreko kapela, orriak eta hanka horiak. Amanita crocea-k ez du eraztunik. Russulak, oin pikortsua ez dute,eta ez eraztunik ez bolbarik.[5]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean eta neguaren hasieran. Arteen artelatzen, koniferoen … azpian, lur azidoetan (basikoetan ez).
Banaketa eremua
aldatuKanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Hawaii, Europa, Hegoafrika.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Heste-peristaltismoa azkartzea, sabeleko mina, goragalea eta beherakoa pairatzen dira. • Bronkioetako eta gernu-organoen muskuluen tonua handitzea, bronkioen uzkurdura eta nahi gabeko mikzioak ere ager daitezke. • Ikusmen-arazoak. • Hainbat jariaketa ugaritzea (izerdia, malkoak, bronkio-mukia, sabel-jarioa, heste-jarioa, pankrea-jarioa) • Basodilatazio periferikoa, gorritasuna eta hipotentsioa
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 161 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) GN Granada natural.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Amanita muscaria var. formosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.