Amaia Alvarez Uria

Idazle, ikerlari eta irakaslea


Amaia Alvarez Uria euskal idazle, ikertzailei, literatura kritikari eta irakasle feminista da.

Amaia Alvarez Uria
Bizitza
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Inguma amaia-alvarez-uria

IbilbideaAldatu

Amaia Alvarez Uria Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziaduna eta literaturan doktorea, Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan tesiarekin.[1] Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haur Hezkuntzako graduan eta Bigarren Hezkuntzako masterrean ematen ditu eskolak euskaraz hurrengo ikasgaietan: “Komunikazio gaitasunaren garapena II”, “Haur antzerkia eta dramatizazioa”, eta “Literaturen didaktika”. Haur Hezkuntzako koordinatzailea da eta IKHEZI ikerketa taldeko partaidea.[2] Bere argitalpenetan jorratzen dituen gaiak hezkuntzarekin, komunikazioarekin, diskurtsoarekin, hizkuntzarekin, literaturarekin, antzerkiarekin eta generoarekin dute zerikusia.[3] Literatura kritikari bezala euskal hedabideetan parte hartu izan du liburu eta idazleen berri emanez, baita literaturan ikuspegi feministatik hizkuntza, gorputza, desira eta identitatearen inguruko hausnarketak eginez: Argian [4], Auñamendi entziklopedian[5] eta bestelakoetan, hitzaldi, mahai inguru zein kongresuetan,[6][7][8][9][10][11][12]

Sareinak taldeko kidea da eta bere blogean berarekin batera idazten dute Josune Muñoz, Iratxe Retolazak, eta Gema Lasartek. Emakumea eta literatura dituzte helburu nagusiak: literatura eta feminismoa interneten bidez lotzea; emakume idazleen lanak ezagutzera ematea; literatura beste era batera irakurri ahal izateko tresnak, teoriak eta metodologiak erraztea.[13][14]

Helduen antzerkiari dagokionez, Bilbon bizi zela Utopia taldean ibili zen kale-antzerkia egiten Mina Espazioa sortu aurretik, eta Urtxintxa eskolan Mimika eta Gorputz-adierazpena ematen aritu zen.[15]

"Ni euskal literaturan emakume idazleak bilatzen hasi nintzen, esan bezala gaur egungoa ezagutzeko aurrekoa ezagutu behar delako." Amaia Alvarez Uria.[16]

ArgitalpenakAldatu

Lankidetzak obra kolektiboetanAldatu

  • 2018. Crossing centuries, crossing words (1804-1920): Women, basque society, and the struggle for the public sphere.[17]
  • 2018. Katalina Eleizegren argazkiak[18]
  • 2018. As mulleres como axentes literarias na LIX do século XXI.[19]
  • 2014. Gorputza eta desira euskal emakume idazle garaikideen lanetako ahots subalternoetan eta bitarteko espazio identitarioetan.[20]
  • 2014. Bestearen irudikapen literarioak euskal literatura kanoniko garaikidean: Irene Atxaga eta Miren Saizarbitoria.[21]
  • 2014. Irakaslegaiak ahozko gaitasunetan prestatzen: estrategia komunikatiboak eta trebetasun sozialak.[22]
  • 2014. Lau katu dira? Gorputza eta desira euskal emakume idazle garaikideen lanetako ahots subalternoetan eta bitarteko espazio identitarioetan.[23]
  • 2013. Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak.[24]

ArtikuluakAldatu

  • 2019. Emakume bertsolariak ezagutzen.[25]
  • 2019 Women bertsolaris Reclaiming the past And singing the present.[26]
  • 2019, El significado y la evolución del término “coeducación” con el cambio de siglo el caso de los centros escolares de Vitoria-Gasteiz.[27]
  • 2018. Gorputza eta identitatearen eraikuntza Haur Hezkuntzako hezitzaileen ikuspegitik.[28]
  • 2017.Genero desadostasuna Haur Hezkuntzan. Irakasleon erronka berria.[29]
  • 2014. Aurelia Arkotxa eta Tere Irastortzarekin solasean.[30]
  • 2010. Formula magikorik ez.[31]
  • 2007. Zergatik erabili behar dugu hizkera ez-sexista?[32]
  • 2004. Euskara eta diskriminazio sexuala.[33]

ErreferentziakAldatu

  1. Álvarez Uría, Amaia. (2012-05-07). Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-680-5 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  2. «Ikerketa hezi (IkHezi) - Oferta por áreas» www.ehu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  3. (Ingelesez) ORCID. «Amaia Alvarez Uria (0000-0002-6779-4138)» orcid.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  4. «Argiako egilea: Amaia Alvarez Uria» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  5. «Álvarez Uria, Amaia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  6. Solasaldia / Coloquio: Feminismotik literaturaren plazara sartu ginenekoa. . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  7. ««Euskal teatroari beste begirada bat luzatzen hasteko» saiakera-liburua plazaratu dute» El Diario Vasco 2019-02-04 . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  8. (Gaztelaniaz) Alvarez Uria, Amaia. «Un paseo por la literatura infantil y juvenil vasca escrita por mujeres.» (pdf) III Congreso de Literatura Infantil y Juvenil.
  9. «KAKATZARRA 16/18-19; Ekin eta joka» Halabedi . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  10. ALVAREZ-URIA, Amaia ; GORROTXATEGI. «Genero desadostasuna Haur Hezkuntzan. Irakasleon erronka berria» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  11. «erabili.eus/ Euskara hizkuntza sexista al da?» www.erabili.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  12. Zabala, Juan Luis. ««Kulturan, gorputzari beldurretik begiratu diogu azken mendean»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  13. Gaintza, Ilazki. (2007-04-29). «Sareinak, sarean barna» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  14. «'Sareinak', emakumea eta literaturaren inguruko bloga» El Diario Vasco 2007-03-04 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  15. «EHAZE Liburuak» ehaze.liburuak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  16. «EHAZE Liburuak» ehaze.liburuak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  17. (Ingelesez) Bermúdez, Silvia; Johnson, Roberta. (2018-01-01). A New History of Iberian Feminisms. University of Toronto Press ISBN 978-1-4875-2008-3 . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  18. Ekin eta joka : azken ikerketak euskal teatroaz. (1. ed. argitaraldia) EHAZE 2018 ISBN 978-84-09-06311-6 PMC 1123151851 . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  19. As mulleres como axentes literarias na LIX do século XXI. ISBN 978-84-9121-473-1 PMC 1100241900 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  20. Gorputza eta generoa : teoria, didaktika eta esperientziak. Udako Euskal Unibertsitatea 2014 ISBN 978-84-8438-516-5 PMC 900059572 . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  21. Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak : gorputzen et binarismo sexualaren eraikuntzaz. Udako Euskal Unibertsitatea 2014 ISBN 978-84-8438-515-8 PMC 900051008 . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  22. Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro : hizkuntzalari euskaldunen I. topaketa. Udako Euskal Unibertsitatea 2014 ISBN 978-84-8438-524-0 PMC 971840814 . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  23. Gorputza eta generoa : euskal kulturan eta literaturan. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitateko, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2012 ISBN 978-84-9860-718-5 PMC 828385794 . Noiz kontsultatua: 2019-12-21.
  24. Genero-ariketak : feminismoaren subjektuak. (1. argit. argitaraldia) Edo 2013 ISBN 978-84-940489-5-1 PMC 920296516 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  25. Leonet, Gema Lasarte; Gorostiza, Ana Isabel Ugalde; Uria, Amaia Álvarez; Abajo, Judit Martínez. (2019). «Emakume bertsolariak ezagutzen» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (110): 39–60 ISSN 1130-5738 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  26. Leonet, Gema Lasarte; Rodríguez, Vanesa Fernández; Uria, Amaia Álvarez; Pintado, Ainhoa Gómez. (2019). «Women bertsolaris: Reclaiming the past And singing the present» Prisma Social: revista de investigación social (25): 488–518 ISSN 1989-3469 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  27. Uria, Amaia Álvarez; Leonet, Gema Lasarte; Morales, María Teresa Vizcarra. (2019). «El significado y la evolución del término “coeducación” con el cambio de siglo: el caso de los centros escolares de Vitoria-Gasteiz» Tendencias pedagógicas (34): 62–75 ISSN 1133-2654 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  28. Palacios, Eider Goñi; Donaire, Iraide; Uria, Amaia Álvarez. (2018). «Gorputza eta identitatearen eraikuntza Haur Hezkuntzako hezitzaileen ikuspegitik» Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria (1): 57–85 ISSN 0214-9753 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  29. Pereda, Maite Gorrotxategi; Uria, Amaia Álvarez. (2017). «Genero desadostasuna Haur Hezkuntzan. Irakasleon erronka berria» Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria (1): 95–122 ISSN 0214-9753 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  30. (pdf) Genero ñabardurak lerro artean (Hegats). .
  31. Uria, Amaia Álvarez. (2010). «Formula magikorik ez» Ikastorratza, e-Revista de didáctica (7): 1–11 ISSN 1988-5911 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  32. Uria, Amaia Álvarez. (2007). «Zergatik erabili behar dugu hizkera ez-sexista?: horrekin emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortuko al dugu?» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (116): 32–34 ISSN 1135-4690 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  33. Alvarez Uria, Amaia. Euskara eta diskriminazio sexuala. PMC 920480653 . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.

Kanpo loturakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Amaia Alvarez Uria