Alvin Ailey, Jr. (Rogers, Texas, 1931ko urtarrilaren 5a - New York, 1989ko abenduaren 1a) estatubatuar dantzaria izan zen.[1]

Alvin Ailey

(1955)
Bizitza
JaiotzaRogers (Texas)1931ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaManhattan1989ko abenduaren 1a (58 urte)
Hobiratze lekuaRose Hills Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
HeziketaJefferson High School (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
(1949 -
Los Angeles City College (en) Itzuli
(1950 - 1951)
San Francisco State University (en) Itzuli
(1952 -
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Lester Horton (en) Itzuli
New Dance Group (en) Itzuli
Hanya Holm
Anna Sokolow (en) Itzuli
Charles Weidman
Karel Shook (en) Itzuli
Stella Adler
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa eta zuzendari artistikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0014617 IBDB: 1009
Musicbrainz: a7eb7bcd-090f-4ae0-8547-dab1e0318e1b Songkick: 2121361 Find a Grave: 1808 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Los Angelesko Unibertsitatean ikasi ondoren, Lester Hortonen ballet eskolan aritu zen. Lester Horton Dance Theatren egin zuen debuta 1953. urtean, eta urte horretan bertan, Lester Horton hil ondoren, taldeko koreografo bihurtu zen. 1954an House Flowers lana sortu zuen. Zineman hainbat musika-komediatan parte hartu zuen. 1958an Alvin Ailey Dance Theatre sortu zuen eta Estatu Batuetan, Australian eta Europan zehar ibili zen talde horrekin. 1966. urtean Arte Beltzaren jaialdian parte hartu zuen Dakarren. Bere taldearentzat koreografia hauek sortu zituen, besteak beste: Reflections in D, Blues Suite, Archipelago, Flowers, Cry, etab. Bestalde, koreografiak sortu zituen Joffey Ballet, Le Harkness Ballet, Suediako telebista, Lincoln Centerreko opera eta Edinburgoko jaialdirako. Alvin Aileyren konpainia Moskun eta Pekinen arrakasta izan zuen lehena izan zen. Lan horiez gainera, aipagarria da Manhattango etxe orratz batean sortu duen eskola, jazza eta dantza modernoa eta klasikoa erakusten dituena. Bere balletetako gaiak Ameriketako beltzen folklorearen tradizioan oinarritzen dira (blues, jazza).

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Alvin Ailey, Jr. | American choreographer | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).

Kanpo estekak aldatu