Altako labar-artea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak iii
Erreferentzia 352
Kokalekua  Norvegia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 69°56′49″N 23°11′16″E / 69.94694°N 23.18778°E / 69.94694; 23.18778
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Altako labar-artea (norvegieraz Helleristningene i Alta) iparraldeko Norvegiako Alta herri inguruan dagoen labar-pintura da. 1972an lehenengo margoak aurkitu zituztenik, 6000 margo inguru topatu dituzte Altan. Kopuru handiena Altatik lau kilometrotara dagoen Jiepmaluokta izeneko badian dago eta estalperik gabeko museo bat bilakatu dute. 1985eko abenduaren 3an UNESCOk museoa, Storsteinen, Kåfjord, Amtmannsnes eta Transfarelv aztarnategiekin batera, Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Norvegiako historiaurreko adibide paregabea delako.

Knut Helskogek lau taldetan banatu zituen margoak, lehenengoak K.a. 4200goak eta berrienak K.a. 500goak izanik. 2010ean Jan Magne Gjerde adituak beste 1000 urte gehitu zitzaizkien antzinakoei. Irudiek gizarte ehiztari/biltzailea den gizarte baten kultura azaltzen digute, erritual xamanikoak egiten zituena.

Kanpo estekak aldatu