Almadiaren Eguna
Almadiaren Eguna, Nafarroako Erronkaribar haraneko Burgi udalerrian urtero maiatzaren lehendabiziko egunetan ospatu ohi den almadiari buruzko eta almadiazainen omenezko jaieguna da.
Almadiaren Eguna | |
---|---|
Almadiak Ezka ibaian, Burgin. | |
Tokia | Burgi, Erronkaribar Nafarroa, Euskal Herria 42°43′07.43″N 1°00′16.48″W / 42.7187306°N 1.0045778°W |
Antolatzailea | Burgiko Udala |
Data | |
Data | Maiatzaren lehenbiziko egunetan |
Betetzea | Urtero |
Jaia
aldatuInteres Turistiko Nazionaleko Festa gisa izendatua dago. Jaialdi honetan, hainbat almadia zehar Ezka ibaiatik jaisten dira, Burgin presa igaro eta Burgiko zubian ibilbidea amaitzen dute.
Almadien jaitsiera ospatzen den bakoitzean kultur, kirol edo folklore jarduerekin osatzen da, hala nola, erakusketak, musika emanaldiak, dantza, artisautza, herri bazkaria, ikus-entzunezko emanaldiak, antzerkia, herri kirolak, etab.
Jaialdi bakoitzean kultura, kirola edota zientzia munduko persona edo erakunde bati omenaldia egiten zaio “Urrezko Almadia” emanez.
Almadiaren eguna, Nafarroan ematen diren herri tradizioetan, ikusgarrienen artean dago.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Almadiaren Eguna (Gaztelaniaz)