Alfredo Remus

musikari argentinarra

Alfredo Remus (Buenos Aires, 1938ko azaroaren 9a - ibidem, 2022ko irailaren 28a) argentinar musikaria izan zen, kontrabaxu-jotzailea, estilo desberdinak landu zituena, besteak beste, tango, jazz, Argentinako folklore eta bossa nova.

Alfredo Remus
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1938ko azaroaren 9a
Herrialdea Argentina
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBuenos Aires2022ko irailaren 28a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta double-bassist (en) Itzuli
KidetzaBilly Bond y La Pesada del Rock and Roll (en) Itzuli
Genero artistikoajazza
tango music (en) Itzuli
Argentine folclore (en) Itzuli
bossa nova
post-bop (en) Itzuli
Musika instrumentuakontrabaxua

alfredoremus.com.ar
Facebook: alfredo.remus.9 Spotify: 61rgv0cssjbKKpkESSnup3 iTunes: 18241396 Musicbrainz: c5dfd7d0-d103-48bb-88db-633192581681 Discogs: 392292 Allmusic: mn0001475998 Deezer: 6769891 Edit the value on Wikidata

Kolaborazioak aldatu

Amerikako musikari garrantzitsuekin lan egin du: Paul Gonsalves, Vinícius de Moraes, Maria Bethânia, Enrique "Mono" Villegas, Gato Barbieri, Mercedes Sosa, Tony Bennett, Ariel Ramírez, Víctor Heredia, Alberto Cortez, Trio Los Panchos, Raphael, Cuarteto Zupay, Dyango, Leonardo Favio, Sandro, Susana Rinaldi, Antonio Carlos Jobim. Kontrabaxua jotzen Ariel Ramírezen Misa Criolla (1964) album historikoan hartu zuen parte.

Garrantzitsua izan zen ere bai Eduardo Lagosen etxean egiten ziren bileretan bere partehartzea. Bilera horietan musikari asko biltzen ziren (Lagos, Astor Piazzolla, Hugo Díaz, Oscar Cardozo Ocampo, Domingo Cura, Oscar López Ruiz). Hugo Díazek bilera horiei, umorez, folkloréishons deitzen zien. Berez, musikariak jam sessions moduan aritzen ziren haietan.

Diskografia aldatu

Hauek dira bere grabazio nagusiak:[1]

  1. Trauma, 1968
  2. Encuentros, 1968, Enrique "Mono" Villegas, Paul Gonsalves eta Willie Cookekin batera. Azken biak Duke Ellingtonen orkestraren partaideak ziren.
  3. The best of Alfredo Remus, 1970
  4. Remus 5, 1972
  5. Nardis, 1985
  6. Remus, 2004
  7. Piano Contra Piano,
  8. Tangueando
  9. Tributo a Bill Evans, 2006

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu