Aldosa

Aldehido funtzioa duen monosakaridoa; adibidez, glizeraldehidoa (HOCH2CHOH−CHO)

Aldosa aldehido taldea duen monosakaridoa da, Cn(H2O)n formula duena. Aldosa sinpleena glizeraldehidoa da, 3 karbono besterik ez duena.

D-glizeraldehidoaren egitura kimikoa

Aldosetan, aldehido taldea lehenengo karbonoan dago beti (karbonoak aldehido taldea duenetik behera zenbatu egiten dira)

Aldehido taldea dutenez, aldosak erreduktoreak dira, hots, hainbat substantziarekin kontaktua egiten dutenean oxidatu egiten dira.

Glukosa eta galaktosa, besteak beste, aldosak dira.

Aldosa guztiek karbono asimetriko bat dute gutxienez. Karbono asimetrikoa da bere lau balentziak erradikal desberdinez beteta dituena. Glizeraldehidoaren kasuan, adibidez, bigarren karbonoa da karbono asimetrikoa (ikus irudia). Karbono asimetrikoak dituzten molekulek aktibitate optikoa dute, eta isomero enantiomero deritzonak dira (isomero horiek bi forma dituzte: D eta L, OH taldea karbono asimetrikoan duen kokapenaren arabera -eskuin ala ezkerrean-).

Sailkapena aldatu

Karbono kopurua Aldosak
Diosa ( ) Glikolaldehidoa
Triosa ( ) Glizeraldehidoa
Tetrosak ( ) Eritrosa, Treosa
Pentosak ( ) Arabinosa, Lixosa, Erribosa, Xilosa
Hexosak ( ) Alosa, Altrosa, Glukosa, Gulosa, Manosa, Idosa, Galaktosa, Talosa

Kanpo estekak aldatu