Manosa formula duen monosakaridoa da, aldehido taldea (CHO) lehenengo karbonoan duena. Sei karbono dituenez hexosa bat da. Hainbat landaren polisakaridoetan eta animalien glikoproteinetan dagoena.

Manosa
Mota Aldohexose (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin 37684

EtimologiaAldatu

Bere izena Bibliatik dator, hebrearrek mana izeneko jana haien Egiptoko exodoan jasotzen zuten janaritik, alegia. Mana hori Ekialde Hurbileko basamortuetako zuhaixka batzuei (lizar loredunei) darien gai azukredun batekin lotu da.

EzaugarriakAldatu

Bi enantiomero baditu ere gluzidoetan ohikoa den bezala D-isomeroa bakarrik azaltzen da naturan. Ziklatzerakoan pirano (eraztun hexagonala) egitura hartzen du, baina furano (eraztun pentagonala) ere har dezake.

D-Manosa (Haworth proiekzioa)
Ehunekoak
 
α-D-Manofuranosa
 
α-D-Manopiranosa
%67
 
β-D-Manopiranosa
%33


Kanpo estekakAldatu