Treosa

konposatu kimiko

Treosa formula duen monosakaridoa da, aldosa bat dena. Lau karbono dituenez tetrosa bat da.

Treosa
D-threose.svg
Formula kimikoa C₄H₈O₄
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
C([C@H]([C@@H](C=O)O)O)O
InChl 3D eredua
Osatuta oxigeno eta karbono
Estereoisomeroa L-threose (en) Itzuli
Masa molekularra 120,042 u
Identifikatzaileak
InChlKey YTBSYETUWUMLBZ-QWWZWVQMSA-N
CAS zenbakia 95-43-2
ChemSpider 388736
PubChem 439665
Reaxys 1721696
Gmelin 28587
EC zenbakia 202-418-0
ECHA 100.002.199
UNII 4EHO9A06LX
KEGG C06463

EzaugarriakAldatu

Bi karbono asimetriko ditu eta teorikoki L eta D enantiomeroak dituen arren naturan D-Treosa baino ez da agertzen.

DeribatuakAldatu

Treosaren deribatu bat azido treonikoa da. Karbonilo taldea oxidatu eta karboxiloa sortzen denez azido karboxilikoa bihurtzen da. Honen L-isomeroa C bitaminaren metabolito bat da[1].

Treosazko Azido Nukleikoa Albert Eschenmoserrek asmaturiko polimero genetiko artifiziala da. Azido nukleiko bat eratu zuen, oinarrizko gluzidoa treosa duena. Nukleasek degradatu ezin dutenez biologia sintetikoaren alorrean interes handia piztu du[2].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Englard, S; Seifter, S. (1986-07). «The Biochemical Functions of Ascorbic Acid» Annual Review of Nutrition (1): 365–406 doi:10.1146/annurev.nu.06.070186.002053 ISSN 0199-9885 . Noiz kontsultatua: 2018-11-02.
  2. (Ingelesez) Yu, Hanyang; Zhang, Su; Chaput, John C.. (2012-01-10). «Darwinian evolution of an alternative genetic system provides support for TNA as an RNA progenitor» Nature Chemistry (3): 183–187 doi:10.1038/nchem.1241 ISSN 1755-4330 . Noiz kontsultatua: 2018-11-02.

Kanpo estekakAldatu