Albeldako gudua (851)

Lehendabiziko Albeldako gudua 851an Albelda de Ireguan Banu Qasiren buruzagia eta Kordobako emirerripean Tuterako gobernadorea zen Musa ibn Musak zuzendutako armada musulmana eta, baliteke Asturiasko Erresumaren aliatuak ziren franko eta gaskoiarren arteko gudua izan zen. Banu Qasikoak, ziur asko erasotzaileak zirenak, garaipena lortu zuten. Normalean gudua Ordoño I.a Asturiaskoak euskaldunen matxinada gelditzeko kanpainan barne kokatu dute eta zenbait buruzagi gaskoi eta frankoen harrapaketarekin ere lotu dute. Antzinean baita Albeldatik gertu Laturce mendiko gudua, 859 edo 860an gertatu zena, nahasi egin dute.

Albeldako gudua
Data851
LekuaAlbelda de Iregua, Errioxa
 Espainia
Koordenatuak42°21′N 2°28′W / 42.35°N 2.47°W / 42.35; -2.47
EmaitzaBanu Qasi garaipena
Gudulariak
Banu Qasi Frankoak
Baskoniako dukerria
Buruzagiak
Musa ibn Musa Ordoño I.a Asturiaskoa

Ibn Hayyanen esanetan, 851an, hau da Eneko Arista hil zen urte berean, Musa ibn Musak gaskoiak (glaskiyyun) mendean hartu zituen Albeldako harresien aurrean. Guduaren lehendabiziko egunean Musak erori asko izan zituen, berak ere hogeita hamabost lantzakada jaso zituen. Bigarren egunean, ostera, Musak kontraeraso eta gaskoiek atzera egitera bultzatu zituen. Ali ibn al-Athirren esanetan, musulmanek kristauen lurrak 851an inbaditu eta Albaida inguruan izugarrizko garaipena lortu zuten, al-Andalus osoan ezaguna egin zena. Alfontso III.aren Kronikak Musak bere armada "franko eta galo"en aurka zuzendu zuela dio, erori asko eta sarraski handia sortuz. 851an Albeldan gaskoiak izatearen zioa Pirinioak beste aldean Musak egindako erasoaldi baten ondoriozko mendekua izan liteke, orduan Musak Baskoniako dukerriaren hegoaldeko auzokoa zen Iruñeko Erresuma aliatutzat zuelako[1].

Alfontso III.aren Kronikaren esanetan, 851an, hau da, tronua lortu zuen urte berean, Ordoño I.a Asturiaskoak bere euskal basailuen matxinada zapaldu zuen. Euskal Herritik Ebro zeharkatu eta "Jaungoikoaren laguntzari esker" ihes eragin zizkion "kaldearrak" (orduko esamoldea musulmanak deitzeko). Lortu ondoren, Kronikak esanda, euskaldunek amore eman zuten. Litekeena da musulmanen aurkako ekintza bai Ibn Hayyanek bai Ibn al-Athirek aipatutako bera izatea. Litekeena da baita ere Albelda de Ireguaren inguruan izatea. Musak Banu Qasien armada ez ezik iruindarra ere zuzendu zituen; bestetik Ordoñok Baskoniako dukerriari laguntza eskatu zuen, bai euskaldunen matxinada bai Banu Qasikoak aldetzeko. Litekeena ere bada orduko Asturiasko Erresuma eta Baskoniako dukerriaren arteko aliantza bat izatea: Alfontso II.a Asturiaskoa Belasko Gaskoia zuen aliatua eta gaskoiek, frankoen aurka matxinatu zirenean, asturiarren laguntza, agian baita nagusitasuna ere, onartu zuten[2]

Kronikak, Albeldako guduaren ondoren, guda zela eta edo saldukeria zela eta, Musak Antso eta Emenon etsaien buruzagiak harrapatu eta preso hartu zituela dio[3]. Antso eta Emenonen harrapaketa data ezezagunekoa da baina Antso 855ean desagertu zen Gaskoinian Arnaldo bere loba eta Emenonen semea duke berritzat agertu zenean. Ibn al-Athir, Ibn Idari eta Ibn Khaldun Musak 855 edo 856an Marca Hispanicaren aurkako espedizioa egin zuela diote. Bestetik litekeena da Antso eta Emenon 851ko guduan edo 852an Annales regni Francorum aipatzen duten galdu berria zen Bartzelona berreskuratzeko kanpainan harrapatuak izatea. Karlos Burusoilak ordaindutako erreskatea 859an Ordoñoren soldaduek Laturce mendian Musak zuen kanpamenduan aurkitu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Justo Pérez de Urbel, "Lo viejo y lo nuevo sobre el origen del Reino de Pamplona". Al-Andalus aldizkaria, 19. zbk. 20–6, 1954
  2. 867an Galindo I.a Aragoikoak San Petri Siresa elizari dohaintza bat egitean honela zioen Facta carta era DCCCCV, regnante Carolo rege in Francia, Aldefonso, filio Ordonii, in Gallia Comata, Garsea Enneconis in Pampilona ("Eskutitz hau Aroa 905 (AD 867), Karlos Frantzian, Alfonso Ordóñez Gallia Comatan eta Gartzia Eneko Iruñean erregeak izanik". Zaila da Gallia Comata eskualdea zein zen zehaztea: batzuentzat Gaskoinia bakarrik eta besteentzat Gaskoinia ez ezik Asturiasko Erresumak mendebaldeko Euskal Herrian mendean zituen lurraldeak ere izan liteke.
  3. bertan "Emenonem" ordez "Epulonem" esaten da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu