Alauda Ruiz de Azúa

zinema-zuzendaria eta gidoilaria

Alauda Ruíz de Azúa Arteche (Barakaldo, Bizkaia, 1978) zinema-zuzendaria eta gidoilaria da. Egin zuen lehen film luzeak, 2022ko Cinco lobitos-ek,[1] hiru Feroz sari jaso zituen: Alaudak gidoilari onenaren saria, Laia Costak Aktore Protagonista Onenaren Feroz Saria eta [2] Susi Sánchez Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria.[2][3]

Alauda Ruiz de Azúa

Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSchool of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Itzuli
Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria
Jasotako sariak
IMDB: nm2088446 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Barakaldon jaioa, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Ingeles Filologia ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan (ECAM) diplomatu zen zuzendaritzan.[4] Madrilera joan zen bizitzera, eta Igloo Films produkzio-etxearen sortzaileetako bat izan zen.

Proiektu pertsonalen zuzendaritza publizitatearekin bateratu du. Estatuko eta nazioarteko 400 jaialditan baino gehiagotan hautatu dituzte film laburrak, eta ehun aitorpen baino gehiago lortu dituzte.[5]

2022ko otsailean estreinatu zuen lehen film luzea, Cinco lobitos/ Bost otso txiki Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko Panoramen Atalean.[6] Laia Costa (2023ko Aktore Protagonista Onenaren Feroz Sariduna),[2] Susi Sánchez (2023ko Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Sariduna),[2] Ramón Barea eta Mikel Bustamante ditu protagonista filmak, eta bost astez filmatu zuten, 2021eko udan, Bakio eta Mundaka artean.[7] Bere lehen amatasun-esperientzia pertsonaletik sortu dela azaldu du.[8] Malagako Zinemaldian, 2022ko martxoan, filmak hainbat sari lortu zituen: Urrezko Biznagarena, gidoi onenaren saria eta ikusleen saria.[9]

2023an "Eres tú" komedia erromantiko eta urbanoa estreinatu zuen Netflixen. Álvaro Cervantes, Silvia Alonso, Susana Abaitua eta Gorka Otxoa aktoreek osatzen dute Espainiako ekoizpen berri horren banaketa nagusia. Pilar Castrok laguntza berezia eman du.[10] 'Eres tú' lanak Woody Allenen komedien tonu urbanoa eta sofistikatua partekatu nahi du. Bidaiatutako belaunaldi bat islatzen du, konpromisoari alergia diona. 231 milioi harpidedunentzako Netflix produktua denez, aktore guztiak ederrak dira, eta etxeak dekorazio-aldizkari batean atera litezke. Azken irakaspena: hobe ausaz eramaten uztea zure bizitza planifikatzen saiatzea baino.[11]

2023ko urriaren 23an Bilbon hasi zen bere lehen seriea grabatzen, Querer. 4 atal izango ditu eta 2024an emango du Movistar Plus + katean.[12]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Urrezko Biznaga, Malagako 2022 Zinemaldiko film espainiar onenaren saria, Ruiz de Azúaren gidoi onenaren saria eta publikoaren saria.
  • 2023an gidoi onenaren Feroz Saria Cinco Lobitos lanagatik[2][13][14][15][16]

Filmografia aldatu

  • Clases particulares (film laburra, 2005)
  • Lo importante (film laburra, 2006)
  • Dicen (film laburra, 2011)
  • Nena (film laburra, 2014)
  • No me da la vida (film laburra, 2021)
  • Cinco lobitos (2022) film luzea. Zuzendaritza eta gidoia

Erreferentziak aldatu

  1. Berria. «'Cinco lobitos'» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Araluzea, Ane. (2023-01-29). «Alauda Ruiz de Azúa: “Ni en los mejores sueños podía imaginar todo lo que le ha pasado a ‘Cinco lobitos”» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) «'As bestas' y 'Cinco lobitos' triunfan en los Premios Feroz con tres galardones cada una» okdiario.com 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  4. «Alauda Ruiz de Azúa: «Las mujeres no lo tenemos más fácil en el cine español»» El Correo 2022-03-27.
  5. «Alauda Ruiz de Azúa» D'A.
  6. Belinchón, Gregorio. (2022-02-11). «El día en que la Berlinale habla español» El País.
  7. «Alauda Ruiz de Azúa, directora de 'Cinco lobitos': "Entro en la Berlinale por la puerta grande, con una ópera prima intimista"» www.deia.eus.
  8. Entrevista con Alauda Ruiz de Azúa, en el programa ‘DAMA habla’ – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. .
  9. «'Cinco lobitos', de Alauda Ruiz de Azúa, mejor película española en Málaga» www.publico.es.
  10. (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2023-03-03). «Alauda Ruiz de Azúa estrena en Netflix la comedia romántica "Eres tú"» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  11. (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2023-03-03). «Netflix estrena una comedia romántica de Alauda Ruiz de Azúa» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  12. (Gaztelaniaz) Esteban, I.. (2023-10-31). «Alauda Ruiz de Azúa rueda en Bizkaia su primera serie, 'Querer'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  13. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2023-01-29). «Palmarés completo de los Premios Feroz 2023:» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  14. (Gaztelaniaz) Carla Simón, Alauda Ruiz de Azúa e Irene M. Borrego, premios Feroz 2023 – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  15. (Gaztelaniaz) RAMÓN, ESTEBAN. (2023-01-29). «Premios Feroz 2023: los ganadores de la noche del cine y la TV» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  16. (Gaztelaniaz) «Lista de ganadores de los premios Feroz 2023» abc 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).

Kanpo estekak aldatu