Alan Parsons

Alan Parsons (Londres, 1948ko abenduaren 20a) musikari ingelesa da. Bere karreran zehar hogei milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta hamaika aldiz izendatu dute Grammy sarietarako.

Alan Parsons
Alan Parsons 2017-05-19 ap0033cwo.jpg
(2017)
Bizitza
JaiotzaWillesden (en) Itzuli1948ko abenduaren 20a (73 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaDenys Parsons
AmaKelty MacLeod
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikaria, disko-ekoizlea, kantugilea, abeslaria, gitarra-jotzailea, Teklatu-jotzailea eta soinu-ingeniaria
Genero artistikoapop rock
Rock progresiboa
Musika instrumentuaelectronic keyboard (en) Itzuli
gitarra
DiskoetxeaEMI

alanparsons.com eta the-alan-parsons-project.com
IMDB: nm0663768 Facebook: alanparsons Twitter: alanparsons MySpace: alanparsons Youtube: UCBExC8XzPQPeS2naG4F3p2Q Spotify: 6HpZkC8GUktP9utE6OPWZG Last fm: Alan+Parsons Musicbrainz: 9774cfd1-8862-42bd-919e-156c31f079b4 Songkick: 214042 Discogs: 157075 Allmusic: mn0000031274 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Musikaren munduan soinu-ingeniari gisa hasi zen lanean, The Beatles (Abbey Road) eta Pink Floyd (The Dark Side Of The Moon) taldeekin, besteak beste. Aurrerago, eta musika-ekoizle gisa ere ospe handia lortu ondoren, bere grabazioak argitaratzea erabaki zuen, Alan Parsons Project titulupean, Eric Woolfson musikagile eta teklistarekin batera. Bien bitartean Abbey Roadeko estudioetan lan egiten jarraitu zuen.

1976an iraupen luzeko lehenengo lana argitaratu zuen, Arista etxearekin, Tales Of Mistery And Imagination, concept-album, Edgar Allan Poeren kontakizunetan oinarriturik. Parsonsen lehen lan hura Britainia Handiko eta Estatu Batuetako musika entzunenaren zerrendetan sartu zen: I Robot (1977) Estatu Batuetako hamar onenen artean sartu zen. Pyramid (1978) Parsonsen lehen urrezko diskoa izan zen; bigarrena, Eve, urtebete geroago argitaratu zen.

Bere karrerako gailurra 1982an iritsi zuen, Eye In The Sky diskoarekin. Disko horretako izen bereko kanta Estatu Batuetako hirugarren salduena izatera iritsi zen. Handik aurrera salmentak behera egin zuen, eta Parsonsen proiektua 1980ko hamarraldiaren amaieran bukatu zen, Sterotomy (1986) eta Gaudi (1987) diskoekin.

1980ko hamarraldiaren bigarren erdian Parsonsen rock-moldeak ez zuen arrakasta handirik izan. Isilaldi luze baten ondoren, 1993an, Try Anything Once argitaratu zuen, eta 1994ko bukaeran, jendaurrean grabatutako disko bat, Luciferama, jendaurrean jotzen zuen lehenengo aldian, hain zuzen. Geroago, album kontzeptualagoak kaleratu zituen: On Air (1996), Time Machine (2001) eta A Valid Path (2004).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu