The Dark Side of the Moon

The Dark Side of the Moon Pink Floyden albuma da. 1973. urtean sortua, musika komertzialaren historian 3. diskorik salduena (40 milioi ale baino gehiago) izan da [1]. Bere izenburuak ("Ilargiaren Alde Iluna", euskaraz) mundu magiko eta misteriotsua gogora ekartzen du, albumaren musikarekin eta abestien hitzekin oso ongi moldatzen dena.[2]

The Dark Side of the Moon
Pink Floyden albuma
Egilea(k)Pink Floyd
Argitaratze-data1973
IzenburuaThe Dark Side of the Moon
Ekoizpen lekuaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaLP eta musika-streaming
Ezaugarriak
Genero artistikoaRock progresiboa
Hizkuntzaingelesa
Iraupena42:59 minutu
GrabazioaAbbey Road Studios (en) Itzuli
DiskoetxeaHarvest (en) Itzuli
Zatiak10 musika pista
Deskribapena
Honen parte daPink Floyd's albums in chronological order (en) Itzuli
Pink Floyd studio albums discography (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaPink Floyd

Spotify: 2WT1pbYjLJciAR26yMebkH Last fm: Pink+Floyd/The+Dark+Side+of+the+Moon Discogs: 10362 Allmusic: mw0000191308 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Disko hau taldearen lehenengo urteetako lanik gorenetzat jotzen da. 1966. urtetik Pink Floyd-ek muga musikal berriak bilatzeari ekin zion, soinu esperimentu ugari eginez rock sinfoniko eta progresiboaren arloan. Elektronikak eta musika teknologiak taldearengan sortzen duen lilura agerikoa da lehenengo lanetan, eta are gehiago Ummagumman (1968), Atom Heart Motheren (1970) eta Meddlen (1971). The Dark Side of the Moon bilaketa horren emaitza bikaina da. Album honekin Pink Floydek ospe artistikoa eta komertziala lortu zuen, eta bere fama Europako mugetatik at zabaldu zen, mundu osora.

Ezaugarriak aldatu

Diskoa iraultza teknikoa ere izan zen, soinu efektu oso bitxiak edukiz garai horietarako (1973). Alan Parsons ingeniariak taldearen zerbitzura jarri zuen bere jakituria, lan biribila lortuz, trikimailu teknologikoek britainiar laukotearen soinu oniriko eta erakargarria areagotzen baitute.

The Dark Side of the Moonen hitzek, kriptiko eta surrealistak, -Roger Watersek idatzitako askoren antzera- gaurko bizimodu estresagarriaz jarduten dute: arrakasta eta diruaz (Money), zahartzaroaz (Time), eromenaz (Brain Damage), etab.

Album honen gai batzuek (Time, Money, Brain Damage, The Great Gig in the Sky,...) taldearen historian berezko lilura izango dute betiko. Baina album osoa da bikaina, kritikarien iritziz laukote britainiarrak sortutako lanik biribilena eta berritzaileena baita.

Kantu zerrenda aldatu

  1. "Speak to Me" (1:08)
  2. "Breathe" (2:48)
  3. "On the Run" (3:50)
  4. "Time" (7:04)
  5. "The Great Gig in the Sky" (4:48)
  6. "Money" (6:24)
  7. "Us and Them" (7:49)
  8. "Any Colour You Like" (3:26)
  9. "Brain Damage" (3:50)
  10. "Eclipse" (2:04)

Musikariak aldatu

  • David Gilmour: ahotsa, gitarrak, sintetizadore VCS 3, ekoizlea.
  • Nick Mason: bateria, perkusioz, efektuak, ekoizpena.
  • Roger Waters: baxu elektrikoa, ahotsa, sintetizadore VCS 3, efektuak, ekoizpena.
  • Richard Wright: teklatuak, ahotsak, sintetizadore VCS 3, ekoizpena.

Musikari laguntzaileak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu