Alaia Martin Etxebeste
Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987ko abenduaren 28a) bertsolaria, gidoigilea, kultur sortzailea eta ikus-entzunezko komunikatzailea da.
Alaia Martin Etxebeste | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alaia Martin Etxebeste |
Jaiotza | Oiartzun, 1987ko abenduaren 28a (36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Ikus-entzunezko komunikazio La Platako Unibertsitate Nazionala |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
|
Bizitza
aldatuOiartzungo Ugaldetxo auzoan jaio zen. Ama oiartzuarra du, Xeberoeneko Maixux Etxebeste Odriozola, eta aita irundarra, Xabier Martin Sandoval. Sei urte zaharrago den anaia bat du, Jon, bera ere bertsolaria, beste jarduera batzuen artean.
Haurtzaro ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak, aurrez Iturburu Udal haur-eskolatik pasata. Batxilergoa Orereta ikastolan eta Bilbon eta Argentinan unibertsitateko ikasketak. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, zinemagintzan espezializatua.
Bertsolari ibilbidea
aldatu12 urterekin hasi zen bertsotan Haurtzaro ikastolako bertso eskolan. Geroztik, Oiartzungo, Santutxuko eta Ahalduntze bertso eskoletan ibilitakoa da. Oiartzungo Martzelina Bertsozale Elkarteko kide da. Bere lehen eskolarteko saioa Añorgan egin zuen, Maddi Suarez Korta eta Karmele Mitxelena Etxebeste lagun zituela. Orduz geroztik bertso-plaza asko egina da. 2011ko Gipuzkoako txapelketa nagusia bizitza aldatu zion txapelketa modura gogoratzen du eta ongien sentitu izan den txapelketa, berriz, 2015ekoa dela aitortzen du.[1]
Txapelketak
aldatuGazte Sariketetan Sariak:
aldatu- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- Bigarrena (2): 2003, 2004.
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
- Txapelduna (1): 2004.
- Bigarrena (1): 2003
- Finalista (5): 2001, 2002, 2003, 2004, 2005.
- Zarauzko udala Baserri saria. 2005 eta 2008an (18 eta 21 urterekin).[2]
- Lizardi saria: Txapelduna (1): 2008
- Erniarraitz saria: Txapelduna (1): 2010
Txapelketa Nagusietan
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- Txapeldun orde (1): 2015.
- Hirugarren (2): 2011, 2019.[5]
Bertsolaritzari lotutako bestelako jardunak
aldatuGipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio atalean irakasle ibilia da[6]
UEU 2021ean Udako Bertso Eskolako irakasleetariko bat izan zen.[7]
Kazetari lanetan
aldatu2016tik 2020ra Euskadi Irratiko Zubiak programa aurkeztu zuen Artzen Letonarekin batera hasieran, Pantxis Bidartekin ondoren. Kolaboratzaile izan ziren Saioa Alkaiza eta Lohizune Amatria. Programa honek 2021eko Irratiaren Argia saria jaso zuen.[8]
Barrubiak saioko gidaritza.[9]
Herritmia saioko gidaritza.[10]
7K Aldizkarian, zein irratian iritzi-emaile ibilitakoa. 2008an desagertutako Xirika[11] gehigarriko elkarrizketatzailea izan zen, bai eta ON eta Gaztezulo aldizkariko iritzi emailea ere.
Bestelako sormen lanak
aldatuBertsolaritzan zentratua badabil ere, sormenarekin zerikusia duten alor asko lantzea gustatzen zaio: ikus-entzunezkoak, artikulugintza, poemagintza, ipuingintza etab.[12]
Gidoigintzan ibili da Martin telesailean, Sautrelan, Izan egin eragin eta Tximeletak dokumentaletan eta baita irrati saioetan ere.[13]
Abestien letra egilea: Esti eta Mikel Markez, Iker Lauroba, Topagunea 2008, Olatz Salvador, Bizipoza proiektua (Beroa Elkartea)...[14]
Leihoen afasia (Eztena Jaialdia) antzerki-kronika liburuaren egilea da.[15][16]
Bertsoklika. Korriklika saioak bere bertsoaz lagunduta (2019).[17]
Oiartzungo Arte Egunak-eko partaide, Hiru Binaka zirkuituan (2020, 2022).[18]
Ez Gaude Konforme. 11 Lore. Lurdes Iriondoren omenez Agurtzane Intxaurragak landutako omenaldi ikuskizunean testuen egile eta aurkezle (2020).[19]
Mugmus Kolektiboaren “GARAIZ 60 t.m” ikuskizunaren kale-aldaera prestatu zuen eta bertan parte hartzen du (2021).[20]
Martzelina Lopetegi Olaiz bertsolari oiartzuarrari historian merezi duen lekua emateko proiektuetan dabil, tartean. “Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo.” argitalpenean, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin (2023).
Herritar aitortza
aldatu"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zana zalako. .
- ↑ 1985-2020 irabazleen zerrenda. Kultura departamentua.
- ↑ «Alaia Martin Etxebeste» Bertsolari 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Alaia Martin — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Alaia Martin Etxebeste, Ilunbeko finalean» El Diario Vasco 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Alaia Martin - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Udako Bertso Eskola. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Zubiak | EITB Euskadi Irratia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Barrubiak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Udako programazioaren suziria piztu du Euskadi Irratiak» EITB 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Atzoko Prentsa Digitala» w390w.gipuzkoa.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ a b (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-08-25). «Getxophoto 2021: 'Getxophoto Por... Alaia Martin eta Imanol Uria'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
- ↑ OLATZ SALVADOR | Ahots hari (ft Rozalén). (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ LEIHOEN AFASIA - ALAIA MARTIN ETXEBESTE - 9788409162659. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f,r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda,r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d,r01e00000ff26d466e5a470b86ed436e63765a17f. (2019-12-26). «Alaia Martin Etxebeste: 'La poesía es una magnífica manera de sacar lo de dentro'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Bertsoklika: Alaia Martin Etxebeste - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Oiartzungo 'Arte Egunak' ospatuko dira asteburu honetan» El Diario Vasco 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Ezpela 50 urte» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ GARAIZ 60 t.m. - KALE teaserra. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
Kanpo estekak
aldatu- «Alaia Martin» Bertsozale.com webgunea.
- [1] Oiartzun Urtekaria 2012. Herriko seme-alabak. Jonekin.
- [2] Aski Prexko udaleko aldizkarian gidoilari eta kazetagintzaz mintzo.
- [3] Kulturaz elkarrizketa Oiartzungo irratian.
- [4] Txapelketa aurreko elkarrizketa Berrian.
- [5] Txapelketa ondorengo elkarrizketa Naiz-en.