Eduardo Dato kalea

Gasteizko kalea

Eduardo Dato kalea, herri hizkeran Dato kalea, Arabako Gasteiz hiriburuko kale ospetsu eta nabarmenetakoa da.

Eduardo Dato kalea
Eduardo Dato kalearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′N 2°40′W / 42.84°N 2.67°W / 42.84; -2.67
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaEduardo Dato
Arkitektura

Izena aldatu

Izena Eduardo Dato Iradier politikariaren omenez darama.

Kokalekua aldatu

Zabalgunean dago, Posta kalean hasten da eta Gasteizko tren geltokia dagoen Geltoki plazatxora iristen da. Alava jeneralaren, San Prudentzio, Florida eta Manuel Iradier kaleak zeharkatzen ditu. 455 metro inguruko luzera du.

Historia aldatu

Betiere Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera[1], hasieran, gaur egungo Dato kaleak Geltokiaren kalea izena zuen. 1867ko agirietan agertzen da lehen aldiz eta 1916. urterarte izen horrekin mantendu zen. Urte horretan hartu zuen gaur egun duen izena: Eduardo Dato kalea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz