Alaba Belasko jauregia
eraikitako euskal ondare nabaria Gasteizen
Alaba Belasko jauregia, Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da
Alaba Belasko jauregia | |
---|---|
![]() | |
Alde Zaharra | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′05″N 2°40′25″W / 42.85146°N 2.67359°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 40 |
Kokalekua
aldatuGasteizko Alde Zaharraren iparraldean dago, Zapatari kaleko 111. zenbakian, Aldabe Kultur zentroaren alboan. Gasteizko Santa Maria katedraletik eta Portaletik hurbil.
Historia
aldatuXVII. mendearen amaieraldera Frantzisko Karlos Alabak eraiki zuen, eta luzaroan haren oinordekoak ziren belaskotarren jabetzakoa izan zen. 2009an 2 urtez salgai egon ondoren, eraikinean ostalaritza egoitza bat ipintzeko erosi zuten[1].
Eraikina
aldatuOinplano laukizuzena du, hiru solairuko garaiera eta lau uretako hegaldun teilatua. Harlanduz eta adreiluz egina dago.
Iruditegia
aldatu-
Armarria.
-
Armarria.