Akondia
Akondia, Arrikurutz edo Akondiagana Eibarren kokatuta dagoen mendia da, Kalamua mendigunearen zatia dena.[1]
Akondia / Arrikurutz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 749 m |
Prominentzia | 55 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′00″N 2°27′58″W / 43.05°N 2.4661°W |
Mendikatea | Kalamuako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ixuatik |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Akondia izena bere magalean dagoen baserritik datorkio, Ixuan kokatutakoa.
Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Arrate, Eibar, Elgoibar, Ixua.
Historia
aldatuArrikurutzeko landak historian zehar zenbait aldiz izan dira gudu-zelaiak. 1390ean Akondian Unzuetaoinaztarrek Ibarguren ganbotarrak borrokatu zituzten. Ibargurendarrak, gudua ez ezik Joanes Ibargurengoa ere galdu zituzten. Ganbotarrek 1420ean hartu zuten mendekua, eibartarren dorretxea errez. Urte bi geroago, berriro Akondian, Unzuetatarrek etsaiak mendean hartu zituzten.
Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez. Altxatutakoak tontorrean zeuden, gudariak, berriz, magalean.
Abiapuntuak
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Akondia (Mendikat)
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |