Akinator 2007ko abuztuan Frantziako Elokence enpresak sortutako jokoa da. Jeff Deleau eta Arnaud Magret programatzaileek garatu zuten proiektua. Google Trends-en arabera 2008ko azaroan lortu zuen mundu mailako fama, baina horren aurretik, ospe handia lortu zuen Israelen, Alemanian eta Frantzian.

 Akinator
Jatorria
Argitaratze-data2007
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Banatze bideadeskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoatrivia video game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, alemana, italiera, gaztelania, portugesa, errusiera, arabiera, hebreera, turkiera, japoniera, txinera, koreera, nederlandera, poloniera eta Indonesiera
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaiOS, Android, Microsoft Windows, macOS, Linux, BlackBerry, Windows Phone, web-nabigatzaile eta Fire OS (en) Itzuli
Sarrera gailuaukimen-pantaila eta sagua
Adin-sailkapenaPEGI 12TeenUSK 6
Irakur dezakeAndroid eta iOS
jp.akinator.com
IMDB: tt14154996 Edit the value on Wikidata
Akinator jokoaren logoa

Sareko joko bat da eta Android, iOS eta Windows Phone sistema eragileen eta bere webgunearen bitartez dago eskuragai.[1][2][3] Joko hau <<Adivina quién>> jokoaren bertsio interaktibo moduan sortu zen eta Twenty Questions jokoaren antzekoa da, galdera batzuen bitartez jokalaria pentsatzen ari dena asmatzen da.

Laburpena aldatu

Joko honen funtsa jeinu baten datza eta galdera batzuen bitartez zer pertsonaia pentsatzen ari zaren asmatzen du, erreala izan ala ez. Jokoak adimen artifizialeko programa bat erabiltzen du jokalariekin duen esperientziaren arabera galdera onenak egiteko.

Jokoaren funtzionamendua aldatu

Jolasten hasi aurretik fikziozko edo benetako pertsonai batean pentsatu behar da eta jeinuak zenbait galdera egingo ditu. Galdera bakoitzak 5 erantzun posible ditu: Bai, Ez, Ez dakit, Ziurrenik bai eta Ziurrenik ez. Asko jota jokoan zehar 25 galdera egingo dira. Galderaz galdera jeinuak erantzun posibleak murriztuko ditu eta erantzunen arabera galderak aldatzen joango dira, hau da, erantzun bakoitzaren arabera hurrengo galdera aurreko erantzunera moldatuko da, ez baititu beti galdera berdinak egiten.

Txanda bakoitzean 25 galdera egin aurretik jeinuak erantzuna lortu baldin badu erantzun bat emango du, bestela, 25 galdera egingo ditu erantzun ziur bat aurkitu ez duelako. Jeinuak erantzuna ematerakoan erabiltzaileak erantzuna zuzena den ala ez adierazi beharko du. Erantzuna okerra izan baldin bada jeinuak beste txanda bat jolastera gonbidatuko zaitu, hiru txanda osatu arte. Programak hiru txandetan erantzun okerra ematen badu pertsonaiaren izena sartzea eskatuko du bere datu basea handitzeko[4].

Historia aldatu

Joko hau 2007an sortu zen arren, 40 eta 50. hamarkadetan irrati eta telebista programa propioak izan zituen eta 20 galderen jokoa deitzen zen, Twenty Questions hain zuzen ere. Gainera, 2013 eta 2014 urteen artean YouTube plataforman ospe handia hartu zuen youtuber ospetsuenen artean eta joko honi buruzko bideo ugari igo ziren. 2018an berriz ere berreskuratu zuen ospe hori. 2007an online joko hau sortu zenetik kalkulatzen da 400 milioi partida jokatu direla.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Android | La plataforma que amplía los límites de lo posible» Android (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  2. (Gaztelaniaz) «iOS 15» Apple (España) (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  3. «Windows Phone - Centro de Descargas de Microsoft» www.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2018-08-28). «Cómo funciona 'Akinator', el juego que lee tu mente y entretiene a los youtubers» Verne (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).

Kanpo estekak aldatu