Akademia Erraria

Akademia Erraria (gaztelaniaz "Academia Errante") 1956tik 1964ra Gipuzkoan egin zen herri-unibertsitatearen ekimena izan zen. Ekimenaren bultzatzaile nagusiak Angel Cruz Jaka eta Luis Peña Basurto[1] izan ziren; haiekin batera une hartako euskal kulturaren izen nagusiek proiektuan hartu zuten parte nahiz eta frankistek haren aurka jarrera garbia izan. Haien ekintza nagusia bilerak antolatzea zen, batzutan, ondoren, aurkeztutako lanak liburu formatuan plazaratzeko.

BatzarrakAldatu

Nahiko anarkikoak eta ibiltariak ziren. Normalean bazkari baten inguruan antolatzen ziren, bentetan edo hiriguneetatik urruti zeuden jatetxeetan. Ez zuen egitura formala.

HistoriaAldatu

Akademiaren lehenengo saio formala 1956an egin zen, Aztirio bentan, Pio Barojaren heriotzaren ondorioz. Hurrengo omenaldia Azitainen egin zen, Arturo Campion gogorarazteko. 1958an Gregorio Marañón izan zen omendua, Zumarragako Beloki Elkartean. Azken omenaldi horren ondorioz, akademiakokideak "Marañon" izenenkin hasi ziren deitzen.

Akademia Erratuaren izena 1959ko urriaren 11an sortu zen. Egun horretan bilera Azkoitian egin zen. Hauek izan ziren bertan agertu zirenak: Jose Aranzadi, Jose Maria Busca Isusi, Reyes Korkostegi, Martin Irizar, Angel Cruz Jaka, Koldo Mitxelena, Josu Oregi, Luis Peña Basurto, Trino Uria, Juan Ignacio Uria, Alvaro del Valle Lersundi, Jose Villar eta Iñaki Zumalde. Bilera hartan izena onartu zen eta XVIII. mendeko euskal kultura munduari eskaini zitzaion omenaldia: Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera eta Azkoitiko Zalduntxoak. Modu batez, akademikoak haien ondorengoak sentitzen ziren.[2]

Garaiko kultura panorama ikusita, Akademia benetako errebultsibo izan zen. Horregatik, polizia laster hasi zen ekimena gaizki ikusten. Ekimenaren amaieran protagonismo berezia Melitón Manzanas poliziak izan zue, berak Angel Kruz Jakari mehatxu egin zion proiektuarekin aurrera jarraituez gero, propaganda ilegalaren akusaziopean espetxeratua izango zela esanez. Akademia 1964an desegin zen.[3] Dena dela, 1968an Jakak beste bilera antolatu zuen bere Zumarragako etxean, Jose Maria Iparragirre omentzeko.

Parte hartzaileakAldatu

Ekimena, berez, oso irekia zen eta, ondorioz, parte hartzaileen atxekimendua ere arina zen. Dena dela, ekimenean garaiko izen handiak kolaboratu zuten:

Ikusten denez, ideologikoki oso jarrera desberdinetako intelektualak zeuden inplikatuta: nazionalistak, komunistak, karlistak, sozialistak.

LiburuakAldatu

Akademiak lau liburu plazaratu zituen 1963an:

  • Los caballeros de Azkoitia
  • Lope de Aguirre, descuartizado
  • Sobre la generación del 98
  • Homenaje a Don José Miguel de Barandiarán

Laurak Auñamendi argitaletxean argitaratu ziren.

Beste hiru argitaratu gabe gelditu ziren:

  • El País Vasco ante Europa
  • Vidas paralelas
  • Homenaje a Manuel Ignacio de Altuna

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Ikus, gaineraAldatu