Lope de Aguirre descuartizado

Liburua

Lope de Aguirre descuartizado (Lope Agirre laurdenkatuta) 1963an Akademia Erraria-k plazaratu zuen liburu baten izenburua da. Auñamendi argitaletxearen eskutik, 1961eko urriaren 29an, Oñatiko auzoa den Araotzen Akademiak antolatu zuen jardunaldiaren testuak bildu ziren lan honetan. Urte horretan Lope Agirreren heriotzaren laugarren mendea bete zen eta haren irudia erreibindikatzeko antolatu zuten ekimen hura.[1]

Lope de Aguirre descuartizado
Jatorria
Argitaratze-data1963
IzenburuaLope de Aguirre descuartizado
ArgitaletxeaAuñamendi (argitaletxea)
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Akademia Araotzen bildu zen Lope Agirre omentzeko.

Parte-hartzaileak aldatu

Liburuan egile hauen lanak jaso ziren:

Liburuan ere Lope Agirreren testu batzuekin batera, anonimoak diren egileen lanak biltzen dira.

Oinarrizko ideiak aldatu

Akademikoek nolabait Espainiako historiografiak Agirreren aurkako ikuspegia salatzen zuten. Haien ustez, Agirre ez zen beste konkistatzaileak baino eroago edo basatiago. Historia garaileek idazten dute eta Agirreren kasuan ere horrela gertatu zen. Akademia Errariak Agirreren errebeldia erreibindikatu nahi zuen. Jakina, frankistentzat hori ez zen ideia egokia eta, horregatik, taldearen sustatzaile nagusia zen Juan Cruz Jakaren aurkako presioak areagotu zituzten.

Bibliografia aldatu

  • La Academia Errante: Lope de Aguirre descuartizado, Anexa bilduma 1-2, Auñamendi, 1963 - 239 or.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu