Aitzur
Aitzurra nekazaritzan erabiltzen den tresna bat da, xafla metaliko moztaile batez eta zurezko kirten batez osatua. Luberria aitzurtzeko erabiltzen da, baita hondarra edo zementua mugitzeko ere, beste erabilera batzuen artean. Pala, ohi, metalikoa izaten da, zurezkoak ere egon daitezkeen arren.
Bere neurriak, erabilera eta tokiaren arabera aldatzen dira. Ohikoena, palak 20 eta 25 zentimetro bitarteko luzera eta kirtenak 60tik 80rakoa izatea da. Azalatzeko aitzurrak, luzeak dira, eta jorratzekoek, belar kaltegarriak mozteko ertz moztaileak dituzte
Itrho Trull ingelesak XVII. mendean, zaldi batek tiratutako aitzurtzeko aitzur bat asmatu zuen. Hoberena Garrett sistemakoa da. Honekin, egun bakar batean, labore, erremolatxa...z osatutako lau edo bost hektarea jorra daitezke.
EsaerakAldatu
Euskaraz, pertsona bat mozkortuta dagoenean, A ze aitzurra harrapatu dudan! (edo duen) sarri esaten da.