Aitzoaingo geltokia

Nafarroa Garaiko tren geltoki zaharra

Aitzoain (lehen: Ainsoáin) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Berriobeiti udalerriko Aitzoain herrian kokatuta dagoena.

Aitzoain
Map
Kokapena
HelbideaPlazaola industrialdea, z/g; 31195
UdalerriaBerriobeiti,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1914ko urtarrilaren 19a
Itxiera1958ko irailaren 5a
Nasak2
Trenbideak2
JabeaNafarroako Gobernua

Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.

Historia aldatu

Iruña-Donostia burdinbideko Plazaola eta Iruña–Hiria geltokien arteko zatia 1914ko urtarrilaren 19an inauguratu zen.[1]

1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]

Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geltoki hori behin betiko itxi zen.

Egoera aldatu

Geltokia Iruña—Donostia burdinbidearen 8,2 kilometro-puntuan zegoen, 430 metroko altueran, Iruña–Iparralde eta Berriogoiti geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]

Geltokia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Iruñetik Plazaolara, Andoainera eta Lasarterako burdinbidea» web.archive.org 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  3. «Geltokiko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Iruña–Iparralde Aitzoain Berriogoiti
Iruña–Hiria                                   Amara–Donostia