Berriogoitiko geralekua

Nafarroa Garaiko tren geraleku zaharra

Berriogoiti (lehen: Berriosuso) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geraleku zahar bat da, Berriobeiti udalerriko Berriogoiti herrian kokatuta dagoena.

Berriogoiti
Map
Kokapena
HelbideaPlazaola parkea, z/g; 31195
UdalerriaBerriobeiti,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1914ko urtarrilaren 19a
Itxiera1958ko irailaren 5a
Nasak1
Trenbideak1
JabeaNafarroako Gobernua

Gaur egun, Plazaolako bide berdearen barruan dago.

Historia aldatu

Iruña-Donostia burdinbideko Plazaola eta Iruña–Hiria geltokien arteko zatia 1914ko urtarrilaren 19an inauguratu zen.[1]

1953ko urriaren 13 eta 14 artean eginiko euriteen ondorioz burdinbidearen azpiegitura oso kaltetuta geratu zen (euste-hormak, lubetak, zubiak...). Jabea zen enpresak hainbat saiakera egin zituen tokiko erakundeekin, azpiegitura konpontzeko asmoarekin. Baina, negoziazio hauek ez zuten emaitzarik eman eta zerbitzua geldi geratu zen, uholdeek eragindako kalteak ez zirelako konpondu.[2]

Dena den, trenak jarraitu zuen zenbait zerbitzu lokal egiten zazpi urtez, esate baterako Elduain eta Andoain artean egurra garraiatzeko. Honetako bidaia batean, trenak Andoaingo parrokoa zen Rosendo Rekondo harrapatu zuen, 1957ko uztailean. Azkenean, konpainiak burdinbidea kentzeko eta burdinbidea behin betiko ixteko baimena jaso zuen 1958ko irailaren 5ean. Ondorioz, geraleku hori behin betiko itxi zen.

Egoera aldatu

Geralekua Iruña—Donostia burdinbidearen 9,9 kilometro-puntuan zegoen, 457 metroko altueran, Aitzoain eta Oteitza geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[3]

Geralekua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Iruñetik Plazaolara, Andoainera eta Lasarterako burdinbidea» web.archive.org 2017-01-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. Kabexoi, Xabier. «Plazaolako trenako historia» www.plazaola.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  3. «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Aitzoain Berriogoiti Oteitza
Iruña–Hiria                                   Amara–Donostia