Aistrako San Julian eta Santa Basilisa baseliza

eraikitako euskal ondare nabaria Zalduondon, Araban

Aistrako San Julian eta Santa Basilisa baseliza Zalduondo udalerriko baseliza bat da, XI-XII. mendekoa, eraikitako euskal ondare nabari sailkatua. Egun geratzen den baseliza Erdi Aroko Aistra herriko eliza izan zen, Donemiliagako Botoaren agiriaren arabera 10 etxeren baliokidea ordaintzen zuena; Behe Erdi Aroko demografia murrizketan despopulatu zen seguruenez. Leizarratetik behera Zalduondora heltzen den galtzadan dago, herrigunera heldu aurretik.[1]

Aistrako San Julian eta Santa Basilisa baseliza
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZalduondo
Koordenatuak42°53′42″N 2°20′19″W / 42.89513°N 2.33867°W / 42.89513; -2.33867
Map
Ondarea
2

Aztarna elementu zaharrak aldatu

Euskal Herriko elementu oso interesgarria da. Baselizako santu zaindariek, San Julianek eta Santa Basilisak, aditzera ematen dute eliza oso zaharra dela, kultura gotikoan eta mozarabiarren oso gurtuak baitziren, bereziki erromes ibilbideetan.[1] Erromaniko aurreko elementuak gorde ditu buru angeluzuzenean. Silarri handien bidez eraikita dago.

Erroska ferra arku oso itxiko bao bat du aztarna nabarmenena: ia zirkulu oso bat da, alde banatan luzatzen den koska bikoitz batez inguratua. Baoaren alde banatan bi arrail bertikal ditu, harrian zizelkatuak.[1] Eraikinaren estalkia eusten duten harburuak oso antzinakoak direla ematen duten aditzera, erromanikoan kokatuta betiere. Bertan buruak irudikatzen dira, hala gizakienak nola animalienak, oso aurpegiera adierazkorrekoak. Iparraldean, gizon batek, uzkurtuta, genitalak erakusten ditu.[1]

Aldameneko hilerria aldatu

Baselizaren aldamenean Erdi Aroko hilerri baten aztarnak daude. Lurzoruan bertikalki iltzatutako harlauzak dituzten hilobiak daude, zista hilobiak eratuz, harlauzaz estaliak.[1] Azken indusketek argitu dutenez, bertan bazen erromatarren garaiko herrixka bat.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Portilla Vitoria, Micaela. (1991). Por Álava, a Compostela: una ruta europea; Del paso de San Adrián al Ebro / Micaela J. Portilla.. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia, 45-49 or. ISBN 84-7821-066-0. (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu